Osijek

Koordenatuak: 45°33′37″N 18°40′13″E / 45.5603°N 18.6703°E / 45.5603; 18.6703
Wikipedia, Entziklopedia askea
Osijek
Osijek
town in Croatia (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Kroazia
EskualdeaOsijek-Baranja
AlkateaKrešimir Bubalo
Izen ofizialaOsijek
Jatorrizko izenaOsijek
Posta kodea31000
Geografia
Koordenatuak45°33′37″N 18°40′13″E / 45.5603°N 18.6703°E / 45.5603; 18.6703
Map
Azalera204 km²
Altuera94 m
MugakideakTrpinja (en) Itzuli, Erdut (en) Itzuli, Šodolovci (en) Itzuli, Antunovac (en) Itzuli, Čepin (en) Itzuli, Petrijevci (en) Itzuli, Darda (en) Itzuli eta Bilje (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria96.313 (2021eko abuztuaren 31)
12.209 (2011)
Dentsitatea550,67 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia031
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakPécs, Maribor, Pforzheim, Ploiești, Tuzla, Nitra, Prizren, Subotica, Lausana, Vicenza, Budapest District XIII (en) Itzuli, Elbasan eta Kranj
MatrikulaOS
osijek.hr

Osijek 114.616 biztanlerekin Kroaziako laugarren hiria da, eta Eslavoniako handiena. Drava ibaiaren ertzean dago.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Daukan kokapen geografikoa dela eta hainbat herrik gobernatu izan dute Osijek, horren lekuko hizkuntza ezberdinek berari emandako izena (hungarieraz: Eszék, alemanez: Esseg, latinez: Essec, turkieraz: Ösek). Izena berez "oseka" hitz kroaziarretik dator eta itsasbehera esan nahi du, izan ere ibaiaren igoeren erruz sarritan uholdeak izaten zituenez pixka bat gorago eraiki zuten herria, "itsasaldia" iristen ez zen tokian.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iliriarrak izan ziren inguru hauetako lehen biztanleak. Hadriano enperadoreak 131ean Mursa zeritzon asentamentuari kolonia izaera eman zion. Baina ingurua oso istilutsua zen eta kroaziarrak iritsi zirenerako Mursaren aztarnak baino ez ziren gelditzen. Hauek orduan Osijek sortu zuten 1196 urtean. 1526 urtean otomandarrek hiria suntsitu eta beren estilora berreraiki zuten.

1687an Habsburgotarren menpe gelditu zen eta XVIII mendean Tvrđa izeneko gotorlekua eraiki zuten goiko hiria (Gornji Grad) eta beheko hiriaren (Donji Grad) ondoan. 1786 arte ez zuten hiru hiriek bat egingo. XIX mendean hiri berria (Novi Grad) sortuko zen eta une horretan Kroaziako hiri handiena izatera iritsi zen Osijek.

1958tik aurrera Zagreb eta Belgraden arteko errepide berrian zegoenez oso ongi konektaturiko hiria izan da. Kroaziaren askatasunerako gerran ez zuen kalte handirik jasan.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

    Datu klimatikoak (Osijek)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 2.6 5.5 11.7 17.3 22.4 25.6 28.0 27.6 23.5 17.3 9.8 4.4 16.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -4.2 -2.9 1.2 5.7 10.4 13.5 15.0 14.4 10.9 6.2 2.2 -1.5 5.9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 45.5 41.8 45.3 59.8 69.2 81.8 60.8 57.6 54.3 60.1 61.3 54.7 692.2
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 12 11 12 13 13 13 10 9 9 10 13 14 139
Iturria: World Meteorological Organisation (UN) [1]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tvrđa zitadela.
  • Ante Starčevića enparantza
  • Baranjarako eskegitako zubia

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsona famatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]