Oskar Gröning
| Oskar Gröning | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Nienburg/Weser, 1921eko ekainaren 10a |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Schneverdingen |
| Heriotza | Saxonia Beherea, 2018ko martxoaren 9a (96 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | alemana |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | soldadua eta bookkeeper (en) |
| Kidetza | Schutzstaffel |
| Zerbitzu militarra | |
| Adar militarra | Schutzstaffel |
| Gradua | Unterscharführer (en) |
| Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra Mendebaldeko Frontea Bigarren Mundu Gerran Ardenetako gudua |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Alderdi politikoa | |
Oskar Gröning (Nienburg, Weimarko Errepublika, 1921eko ekainaren 10a - 2018ko martxoaren 9a) alemaniar nazia izan zen, SSko boluntarioa eta Auschwitz sarraski-esparruko atezaina. 2015ean 300.000 hilketatan konplize izateaz epaitu eta kondenatu bazuten ere,[1] espetxeratua izan baino lehen hil zen.
Gröning kontzentrazio-esparruko biktimei lapurtutakoa gordetzeaz arduratzen zen. Akusazioaren arabera, kontzentrazio-esparruak funtziona zezan lagundu zuen 1944ko maiatzetik ekainera. Epe horretan, Hungariako 425.000 judu baino gehiago eraman zituzten hara, eta 300.000 inguru hil zituzten gas-ganberetan. Hilketen konplize izateaz gain, nazientzat dirua biltzea ere egotzi zioten. Zaindari ohiak bere burua defendatu zue esanez "basakerien" lekuko izan zen arren, ez zuela krimenik egin.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lau urteko kartzela zigorra ezarri diote Auschwitzeko diruzainari. berria.eus (kontsulta data: 2018-3-13).
- ↑ Oskar Groening Auschwitzeko atezainari 300.000 hilketatan konplize izatea leporatu diote. Argia, CC-BY-SA 3.0 lizentzia, argia.eus (kontsulta data: 2018-3-13).