Oskar Kokoschka

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Oskar Kokoschka
Oskar Kokoschka (1963) by Erling Mandelmann - 3.jpg
Bizitza
Jaiotza Pöchlarn1886ko martxoaren 1a
Herrialdea  Austria-Hungariako Inperioa  (1886 -  1914)
 Austria  (1914 -  1946)
 Erresuma Batua  (1946 -  1978)
 Austria  (1978 -  1980)
Heriotza Montreux1980ko otsailaren 22a (93 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (miokardio infartu akutua)
Familia
Bikotea(k) Alma Mahler
Hezkuntza
Heziketa University of Applied Arts Vienna
Hizkuntzak alemana
Lanbidea
Lanbidea margolaria, antzerkigilea, poeta eta unibertsitateko irakaslea
Lan nabarmenak Prometheus
The Bride of the Wind
Jasotako sariak
Influentziak George Minne
Kidetza Artists Rights Society
Royal Academy of Arts
Bavarian Academy of Fine Arts
Mugimendua espresionismoa
Genero artistikoa landscape arta
Zerbitzu militarra
Gatazka Lehen Mundu Gerra
IMDb nm1786123

Oskar Kokoschka (Pöchlarn, Austria, 1886ko martxoaren 1a – Montreux, Suitza, 1980ko otsailaren 22a) margolaria, marrazkilaria, grabatzailea, poeta eta antzerkigilea izan zen, erretratu eta paisaia espresionistengatik ezaguna. Margolari espresionista handienetako bat izan zen. Lehen obretan, pertsonaien psikologian barneratzeko ahalegina nagusi bazen ere, humanismo sakon baten ikuspegi alegorikoek bete zituzten, neurri handi batean, haren azken lanak.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kokoschkaren jaiotetxea.
Kokoschka bere lantegian.


1886ko martxoaren 1ean jaio zen, Pochlarnen, Austria-Hungaria Inperioaren garaian. Haurtzaroko arazo ekonomiko eta familiarrek, batetik, eta anaia zaharraren heriotzak, bestetik, arrasto sakona utzi zuten haren izaera oinazetsuan.

Vienako Arte eta Lanbide eskolan egin zituen ikasketak (1905-1909). 1908an Adolf Loos arkitektoa ezagutu zuen, eta haren bidez egin zuen abangoardiako artisten ezagutza. Berlina jo zuen gero, eta han abangoardiako giroan murgildu zen berehala, Der Sturm aldizkariaren inguruan. Garai hartan, margolaritza ez ezik literatura ere landu zuen; poemak eta dramak idatzi zituen: Mörder, Hoffnung der Frauen (1907, Hiltzailea, emakumeen esperantza), Der brennende Dornbusch (1911, Sasia sutan).

Paisaiak eta erretratuak margotu zituen batez ere, indar espiritual handikoak bigarrenak. Hasieran, kolore naturalistez eta lerro leunez margotu zuen, baina, pixkanaka, bere margokera asaldatuz joan zen, pintzelaren arrastoa lodituz, kolorea biziagotuz, eta ertz-inguruak astunduz. Garai hartako eta haren obra osoko lan garrantzitsuenetako bat Ekaitza du (1914, Kunstmuseum, Basilea, Suitza), bere buruaren eta Alma Mahleren erretratu bat itsaso haserrearen erdian.

Lehen Mundu Gerraren ondoren, larri zauritu baitzuten, bidaia bat egin zuen Europan, Afrikan eta Ekialde Hurbilean zehar. 1937an Alemaniako obra guztia konfiskatu zioten, degeneratua zelakoan.

Nazismoaren etsai handia izan zen, eta koadro bat egin zuen Kondor Legioak Bizkaiko herriak bonbardatu zituenekoaz, Euskal Herriko haurren alde[1]. 1938an Londresa joan zen, eta han gizateria pairatzen ari zen oinazea eta sufrikarioa azaldu zuen bere margolanetan: Arrautza gorria (1940-1941, Narodni Galerie, Praga). Azkeneko urteetako obra, berriz, bareagoa da, zenbait hiri-ikuspegi eta gai mitologikoko margolanetan ikus daitekeen bezala. Montreuxen hil zen, Suitzan, 1980ko otsailaren 22an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oskar Kokoschka Aldatu lotura Wikidatan