Oskol

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Oskola fruitu edo barazki baten geruza babesgarria da, ken daitekeena. Botanikan, ohi, exokarpoari ematen zaio izen hau. Hala eta guztiz ere, exokarpo hitza geruza gogorragoei ere ematen zaie, almendra, hurra, pistatxoa eta intxaurrenari adibidez, hauen geruza babesgarria ezin baita eskuarekin erauzi.

Oskol sendodun fruitua, citrus familiakoen kasuan bezala, hesperidio deitzen da. Hesperidioan, barne geruza (albedo ere deitua) kanpo geruzarekin batera erauzia da, hau flavedo deitua, eta, biak ala biak oskol deituak dira. Flavedoa exokarpoa da, eta albedoa mesokarpoa. Oskolaren barnean dagoen zuku geruza, haziak dituena, endokarpoa da.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere zapore eta sendoeraren arabera, batzuetan, fruituaren zati jangarria da. Hala gertatzen da gerezi, mertxika, sagar, madari eta beste fruitu batzuekin. Beste fruitu batzuetan, banana eta pomeloan, adibidez, oskolak ez dira jangarriak.

Fruitu batzuen oskola, mingranarena bezala, tanino eta polifenol kopuru handikoak, tindagaien ekoizpenean erabiltzen da.

Zitrikoen oskola mingotsa da, eta, orohar, gordinik jaten dira, sukaldatuak ere izan daitezkeen arren, txenpia bezala. Oskolaren barne geruza, kolore zurixka duena, succade bezala erabiltzen da, edo, bestela, azukrearekin prestatzen da, marmelada edo fruitu zopa egiteko.