Osmanthus heterophyllus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Osmanthus heterophyllus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaLamiales
FamiliaOleaceae
GeneroaOsmanthus
Espeziea Osmanthus heterophyllus
Sinonimoak
  • Ilex heterophylla G. Don
  • Olea aquifolium Siebold & Zucc.
  • Olea ilicifolia Hassk.
  • Olea rotundifolia (H.Jaeger) Entleutner
  • Osmanthus acutus Masam. & T.Mori
  • Osmanthus aquifolium (Thunb.) Siebold
  • Osmanthus bibracteatus Hayata
  • Osmanthus ilicifolius (Hassk.) Carrière
  • Osmanthus integrifolius Hayata
  • Osmanthus myrtifolius G.Nicholson
  • Osmanthus rotundifolius (H.Jaeger) Dippel

Osmanthus heterophyllus Oleaceae familiako zuhaixka hosto-iraunkorra da, jatorriz Asia Ekialdekoa, gorostiaren antza duena. Batez ere aurkitzen da Japonia erdi eta hegoaldean (Honshū, Kyūshū, Shikoku eta Ryukyu uharteak) eta Taiwanen.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuhaitz txiki edo zuhaixka betiberdea da, 2-8 m garai hazten dena. Azala marroi edo gris-belzkara da, xafla txikitan zartatzen dena landare zaharretan. Hostoak aurkakoak dira, 3-7 cm luze eta 1,5-4 cm zabal, testura larrukararekin, berde ilun distiratsua gainaldean eta hori-berde ahulagoa azpialdean. Ertza osoa da edo 1-4 arantza-itxurako koxkekin alde bakoitzean. Hosto arantzatsu gehienak landare txiki edo gazteetan agertzen dira (belarjaleengandik babesteko) eta ertz osoak landare handi eta helduetan, animalien helmenetik urrun.

Loreak oso lurrintsuak dira, zuriak, lau gingileko korolarekin. Korola hodia 1-2 mm luze da eta gingilak 2,5-5 mm luze. Udazkenean loratzen da. Fruitua drupa oboide more iluna da, 1 cm zabal eta 1,5 cm luze, urrengo udan heltzen dena loratu eta 9 hilera[1][2][3].

Landaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goshiki osmantua.

Heskaietan sarri erabiltzen da[3][4]. Kultibar ugari hautatu dira lorezaintzan erabiltzeko, horien artean 'Aureus', 'Goshiki', 'Purpureus', 'Rotundifolius', eta 'Subangustatus'[3].

Espeziea hibridatu egin da Osmanthus fragrans espeziearekin, eta emaitza hibrido bat da Osmanthus × fortunei Carr. izenekoa[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hata Labs Plant Ecology Laboratory: Osmanthus heterophyllus (japonieraz; google translation)
  2. Rokko mendiko zuhaitz gida: Osmanthus heterophyllus (japonieraz; google translation)
  3. a b c d Huxley, A., ed. (1992). New RHS Dictionary of Gardening. Macmillan ISBN 0-333-47494-5.
  4. Sakanishi. (1935ko abendua). «The Magic Holly in Japanese Literature» Journal of the American Oriental Society: 444–450.  doi:10.2307/594762..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]