Oso dentsitate txikiko lipoproteina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oso dentsitate txikiko lipoproteina
MotaLipoproteina
Identifikatzaileak
Gmelin39027
MeSHD008079

Oso dentsitate txikiko lipoproteinak (VLDL)[1][2] (ingelesez: very low-density lipoprotein) gibelak sintetizatutako konplexu makromolekularrak dira, gibeletik kanpoko ehunetara batez ere triglizeridoak, kolesterolezko esterrak eta fosfolipidoak garraiatzen dituztenak. Dentsitate txikia dute, baina kilomikroiena baino handiagoa (0,94 eta 1,0006 artean) eta diametro txikia (30 eta 70 nm artean). Lipidoek ( % 90) eta proteina espezifikoek ( % 10) osatzen dute nagusiki. LDLen aitzindariak dira

Proteinaren osagai nagusia APOB100 apolipoproteina molekula bat da, APOE, APOC2 eta APOC3, gibelean txertatua bere biosintesian zehar, eta pisu molekular txikiagoko hainbat apolipoproteina zirkulazioan zehar. Gibeletik kanpoko ehunen kapilarren mailan (muskulu eskeletikoa, miokardioa eta gantz ehuna, garrantzi metaboliko handienekoen artean), VLDLekin lotutako triglizeridoak lipasa lipoproteiko entzimak hidrolizatzen ditu, eta gantz-azidoak askatzen dira, ehunek biltegiratzeko (gantz ehuna) edo oxidatzeko, energia-iturri gisa (muskulua). Mekanismo horren ondorioz triglizeridoetan urritzen diren VLDL edo IDL gerakinak (tarteko dentsitateko lipoporteinak). Lipolisiaren bigarren errondaren eta kolesterol-esterren edukiaren aberaste erlatiboaren ondoren, IDLak LDL (dentsitate txikiko lipoproteinak) bihurtzen dira, eta gibeletik hartzen dira zirkulaziotik kentzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Kardiologia Hiztegia] [2021]
  2. Euskalterm: [Nutrizioa eta Dietetika Hiztegia] [2016]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Anatomia Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.