Ospel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Ospel
Wintertenen.jpg
Deskribapena
Mota traumatismoa
cold injury Itzuli
Espezialitatea familia-medikuntza
Identifikatzaileak
GNS-10 T69.1
GNS-9 991.5
DiseasesDB 31219
MeSH D002647
Ospelak behatzetan aterata.

Ospel, Azkordin edo Eritema pernioa[1] larruazal azpiko hantura da. Hazgalea eragiten du. Denbora luzez hotzaren eta hezetasunaren eraginez sortzen da. Eragina bat bateko tenperatura aldaketa izan daiteke. Agertzen denean, euskaraz, "ospelak atera" esaten zaio.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorputzaren atal gutxi batzutan agertzen da, batez ere oinetan, eskuetan, behatzetan, sudurrean eta belarrietan. Hotza amaitzen denean hantura berez senda daiteke, tratamendu gabe, hiru astetan. Bitartean, egokia da afektaturiko tokiak beroak edukitzea eta, askotan, hazgalea kentzeko ukendu bat ematea.

Aholkuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ospelak ez izateko ona da gorputzaren atal bat oso hotz baldin badago, ez urratzea eta ezta ere bat batean berotzea.
  • Hobe, etxean, gorputza berez poliki-poliki berotzea. Batzutan prozesua orduetakoa izan daiteke.
  • Prebentzio moduan atal ahulenak babestea egokia izan daiteke.
  • Kasu zailetan nifedipina erabiltzen da.
  • Ariketa fisikoa ere oso garrantzitsua da. Gaitza hau gehiago ematen baita pertsona sedentarioengana. Aire librean kirola egitea ere oso ona izan daiteke: bizikletaz ibiltzea, korrika egitea... Ospelak zirkulazio-aparatuaren ondoriozko arazoak dira eta, horregatik, horrelako ariketek arazoa desagerazten laguntzen dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. James, William D.; Berger, Timothy G. (2006). Andrews' Diseases of the Skin: clinical Dermatology. Saunders Elsevier. ISBN 0-7216-2921-0.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ospel
  • (Ingelesez): Cold stress, National Institute for Occupational Safety and Health