Ostilamendu

Ostilamendua edo Etxeko hornidura etxeko altzari, tresna eta jantzien multzoari esaten zaio.[1]
Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Antza denez hitzak jatorri erromanikoa du, nafar-aragoieratik jasota: ostilla, ostillamenta.[2]
Ohiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Tradizionalki, emaztearen familiak ematen zion arreoa ezkontzari. Amaren ardura zen bere alaben arreoa prestatzea ezkondu aurretik; prestatutakoaren arabera haien egoera ekonomikoa erakusten zen. Derrigorrezkoa zen jantzi jakin batzuk egitea (mantelak, maindireak...) eta, bereziki, brodatzea. Prestaketa hori guztia andregaiaren lana zen.
Ostilamendu motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erabileraren arabera mota desberdinak zeuden:
- Haur-puska edo haurrarena, jaiotza inguruan.
- Ezkon-horni edo ezkontzarena.
- Hildakoena, heriotzarekin lotuta.[3]
Arkeologian[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ostilamenduek garrantzia handia dute ikerketa arkeologikoetan, batez ere hildakoenek. Pertsona garrantzitsu bat hiltzen zenean ohikoena bere objektu kutunekin batera lurperatzea zen. Objetu multzo horiek garaiari buruzko informazio handia ematen dute.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ http://www1.euskadi.net/harluxet/
- ↑ https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_oehberria&task=sarreraIkusi&Itemid=413&lang=eu-ES&id=75118
- ↑ Marvin HARRIS, Antropología cultural. Madril: Alianza Editorial, 1990. ISBN 978-84-206-3951-2.