Edukira joan

Ostiral Odoltsua (1972)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ostiral Odoltsua
Motabonba-auto bidezko atentatu
Data1972ko uztailaren 21a
KokalekuBelfast
Parte-hartzaile
Pertsona hilak9
Pertsona zaurituak130

Ostiral Odoltsua, ingelesez: Bloody Friday, 1972ko uztailaren 21ean, Behin-behineko IRAk arratsaldeko 14:09-15:30 artean Belfast hirian burututako atentatu saila izan zen. Ipar Irlandako gatazka guztian Behin-behineko IRAk burututako egun bakarreko atentatu sail handiena izan zen eta irlandar errepublikar talde armatu honek Ipar Irlandan britainiar helburu ekonomiko eta militarren aurka burututako kanpainaren barnean zegoen.

Egun honetan bakarrik Belfast hiriko leku ezberdinetan IRAk 22 lehergailu ipini zituen, ondorioz 9 lagun hil (2 militar eta 7 zibil) eta 130 lagun zauritu ziren. IRAk leherketak jazo aurretik hedabideak eta britainiar indar armatuak ohartu zituen. Seán Mac Stíofáin, Behin-behineko IRAko buruzagiak Britainiar Armadak beren oharrei muzin egin zietela ziurtatu zuen, leherketek ahal bezainbeste hildako eragin eta IRA desakreditatzeko asmoz, baina baieztapen hau ezin izan da inoiz frogatu ahal izan. Atentatuen 30. urteurrenan Behin-behineko IRAk hildako eta zaurituen senideei formalki barkamena eskatu zien.

Benetako deieiz gain, bi dei faltsu ere jaso ziren, horrek leheketen eremuak denboraz hustutzea galarazi zuen. Belfasteko erdigunea bezain mugatua den eremu batean hainbeste leherketa gertatzean, eremuak hustutzen ari zen jende asko leku seguruetara joan beharrean, lehergailuetatik hurbil zeuden lekuetara joatea ekarri zuen.

Gutxi gorabeherako orduak (UTC+1).

OrduaLekuaKalteak
14:09Windsor ParkTrenbide gaineko pasaleku batean ezarria. Zauriturik gabe.
14:36Brookvale HotelEremu hustua. Zauriturik gabe.
14:40Ulster BankHustu gabeko eremua. Emakume katoliko batek bi hankak galdu zituen. Auto-ilara batean harrapatutako gidariak zaurituak.
14:52Botanic Railway StationKanpoaldean ezarritako auto-bonba. Geltokian kalte larriak. Zauritu arinak.
14:53Queen Elizabeth BridgeAuto-bonba. Zubiaren egituran kalte arinak. Zauritu arinak.
15:02Agnes StreetKale protestantea. Bizilagunek ez zuten oharrik jaso baina zauritu arin gutxi batzuk bakarrik egon ziren.
15:02Liverpool BarKaian ezarritako lehergailua. Ohar nahasiak. Zauritu arinak.
15:02BellevueAutobide gaineko zubi batean ezarritako lehergailua.
15:03York Street StationLehergailuak eremua hustu aurretik eztanda egin zuen. Zauritu larriak.
15:04Ormeau AvenueBizilagunek ez zuten oharrik jaso baina zauritu arinak bakarrik egon zirens.
15:05Eastwood's GarageGaraje suntsitua. Zauritu arinak.
15:10Oxford Street Bus Depot6 hildako (2 soldadu eta 4 langile). Lehergailuak hustutze unean eztanda egin zuen. Zauritu arin ugari.
15:15Stewartstown RoadLehergailua ziur aski abandonatua izan zen. Zauritu arinak.
15:20Cavehill Road3 hildako (2 emakume katoliko eta nerabe bat). Zauritu larri ugari.
15:25Lisburn RoadTrenbidearen gainean ezarritako lehergailua. Zauriturik gabe.
15:25Crumlin RoadBi leherketa. Star Taxis konpainiaren egoitza suntsitua. Zauriturik gabe.
15:30"Nutts Corner"Mina leherketa ikasle-autobus baten pasaeran, ziur aski militar-autobus batekin nahastua. Gidariak maniobra egitea lortu eta hedatze-uhinaren okerrena ekidin ahal izan zuen. Zauritu arinak.
15:30Northern Ireland Carriers DepotZauritu arinak.
15:30SydenhamBritainiar Armadak desaktibatutako lehergailua.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]