Ostiral Zuria (1916)
Ostiral Zuria | |
---|---|
Mota | elur-jausi hondamen |
Honen parte da | Lehen Mundu Gerra |
Data | 1916ko abenduaren 13a |
Kokaleku | Dolomitak |
Kausa | elur-jausi |
Pertsona hilak | 10.000 |
Ostiral Zuria (nazioarteko historiografian), Santa Luzia Beltza (italiar historiografian; italieraz: Santa Lucia nera) edo 1916ko abenduaren 13ko elur-jausien hondamena (austriar historiografian; alemanez: Lawinenkatastrophe vom 13. Dezember 1916) 1916ko abenduaren 13an gertatu zen. Lehen Mundu Gerrako italiar frontean, elur-jausi batek Marmolada mendiko kuartel austriar bat suntsitu eta 270 soldadu hil zituen. Egun berean, beste elur-jausi batzuk Italiako eta Austriako posizioetara oldartu ziren, eta 9.000 soldadu baino gehiago hil ziren.[1] Txosten batzuen arabera, bi aldeek nahita jaurti zituzten jaurtigaiak elur-kumuluen kontra, etsaia lurperatzeko ahaleginean.[2]
Abenduaren 13ko data Santa Luzia eguna izan zen, Italiako katoliko gehienek ospatzen duten erlijio-festa. Dolomitetako lur-jausia 1916ko asteazken batean gertatu bazen ere, gertakizunak «Ostiral Zuria» izena jaso zuen.[3]
Herri-kulturan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sabaton power metal taldeak "Soldier of Heaven" abestia eskaini zien Ostiral Zuriko hildakoei
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Thompson, Mark. (2009). The White War: Life and Death on the Italian Front, 1915-1919. Londres: Faber & Faber, 204 or..
- ↑ (Ingelesez) «1916. Soldiers perish in avalanche as World War I rages» History.
- ↑ (Alemanez) Die Marmolata. I. Viena: Kaiserschützbund.