Ostpolitik

Wikipedia, Entziklopedia askea
Willy Brandt (ezkerrean) eta Willi Stoph, bi Alemanietako buruzagien lehenbiziko bilera 1970. urtean Erfurt hirian.

Ostpolitik (euskaraz Ekialdeko Politika) 1969-1974 bitartean Alemaniako Errepublika Federaleko Kanpo Harremanetarako Willy Brandt ministroak, gerora Alemaniako kantzilerra izango zenak, bere herrialdea eta Ekialdeko Europako herrialdeen arteko harremanak, Alemaniako Errepublika Demokratikoa barne, normalizatzeko burutu zuen saiakera deskribatzeko erabili ohi den izendapena da. Izendapen honen jatorria, orduko Konrad Adenauer kantzilerrak zioen moduan mendebaldera bakarrik begiratu beharrean, ekialdera begiratzeko asmoan datza.

Ostpolitik politikaren ezaugarri nagusiak Hallstein doktrinaren baztertzea eta Polonia eta Ekialdeko Alemaniaren arteko muga zen Oder-Neisse lerroaren onarpena ziren. Bestalde, Ekialdeko Europa eta Sobietar Batasunarekin merkatal harremanak ere areagotu egin ziren.

Willy Brandt kantzelariaren adierazpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

« Ezin da zalantzan jarri Alemaniako Errepublika Federaleko gobernuak, nazioarteko zuzenbidea kontuan hartuta, Alemaniako Errepublika Demokratikoa onartzea. Alemanian bi estatu egon arren, ez dute elkar atzerritzat hartzen; estatu bien arteko harremanek bereziak izan behar dituzte, nahitaez.

Aurreko gobernuaren politikari jarraituz, gobernu federalak adierazten du Alemaniako Errepublika Demokratikoari ere aplikatu behar zaiola baliozko akordioak lortzeko nahia, eta horretarako, alde biek indarra erabiltzeari edo indarra erabiltzeko mahatxuari uko egin behar diote.

Gobernu federalak AEBri, Britania Handiari eta Frantziari aholkatzen die gogo biziz jarraitzea Sobietar Batasunarekin hasitako negoziazioak, Berlingo egoera arintzeko eta hobetzeko.

»
Willy Brandt kantzelariaren adierazpena Bundestagen, 1969ko urriaren 28an


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]