Otar Iosseliani

Wikipedia, Entziklopedia askea
Otar Iosseliani
Отар Йоселіані.jpg
Otar Iosseliani, 2002ko Berlinalean.Commons-logo.svg Irudi gehiago
Ahotsa
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakოთარ იოსელიანი
JaiotzaTbilisi1934ko otsailaren 2a (89 urte)
Herrialdea Georgia
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Frantzia
BizilekuaTbilisi
Hezkuntza
HeziketaGerasimov Zinematografia Institutua
Hizkuntzakgeorgiera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, film-muntatzailea, aktorea, errealizadorea, musikagilea, orkestra zuzendaria, piano-jotzailea eta dokumentalgilea
Enplegatzailea(k)Top Courses for Scriptwriters and Film Directors (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Musika instrumentuapianoa

IMDB: nm0409646 Allocine: 2647 Allmovie: p95490 TCM: 569014 Edit the value on Wikidata

Otar Iosseliani, georgieraz ოთარ იოსელიანი (Tbilisi, Georgia, SESB, 1934ko otsailaren 2a) georgiar jatorriko frantses zinemagilea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konposizioa, pianoa eta orkestra-zuzendaritza, matematika eta zinema-zuzendaritza ikasi zituen. 50eko hamarkadaren erdialdean, zuzendaritza-laguntzaile eta muntatzaile aritu zen, eta, hamarkadaren bukaeran, film dokumentalak egiten hasi zen. Aprel (1962, "Apirila") izeneko luzera erdiko filma debekatu ziotenean, zinema utzi zuen; urte batzuez, arrantza-ontzi batean, eta, geroago, labe garai batzuetan lan egin zuen.

Guiorgobistve (1966, "Hostoen erortzea"), Ikho chachvi mgalobeli (1971, "Bazen behin zozo kantari bat") eta "Pastorala" (1971) izeneko film-trilogian, garbi ageri dira Iosselianiren umore-sen berezia eta musikazaletasuna. Trilogia horri esker, mundu osoan egin zen ezagun Iosseliani. Filmak banatzeko eta egiteko izan zituen oztopoek Frantziara erbesteratzera bultzatu zuten, eta film laburrak egin zituen han: Lettre d´un cinéaste (1982), Euskadi Été 1982 (1982) eta Sept pièces pour cinéma noir et blanc (1983). Les favoris de la lune (1984) film luzean, matematika- eta komedia-zaletasuna erakusten ditu. 1988an, berriz, Et la lumière fut egin zuen, dokumental- eta fikzio-nahasketa bitxia, eta Epaimahaikideen Sari Berezia jaso zuen Veneziako Mostran. 2001ean, Atzera Begirakoa eskaini zioten Donostiako Zinemaldian. 2002an, Lundi matin filmatu zuen, eta, horri esker, Berlingo Zinemaldiko Zilarrezko Hartza irabazi zuen zuzendari gisa.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Otar Iosseliani Aldatu lotura Wikidatan