Otaru (Hokkaido)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Otaru
小樽市
小樽市
Japoniako hiria
Hokkaido Otaru-unga.jpg
Flag of Otaru, Hokkaido.png Symbol of Otaru Hokkaido.svg
Administrazioa
Herrialdea Japonia
Uhartea
Prefetura
Suprefetura
Hokkaido
Hokkaido
Shiribeshi
AlkateaToshiya Hazama (en) Itzuli
Izen ofiziala小樽市
小樽区
Jatorrizko izena小樽市
Posta kodea047-8660
Geografia
Koordenatuak43°12′N 141°00′E / 43.2°N 141°E / 43.2; 141Koordenatuak: 43°12′N 141°00′E / 43.2°N 141°E / 43.2; 141
Otaru in Hokkaido Prefecture Ja.svg
Azalera243,13 km²
MugakideakYoichi (en) Itzuli, Akaigawa (en) Itzuli, Sapporo eta Ishikari (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria112.452 (2020ko abenduaren 31)
Red Arrow Down.svg−9.472 (2015)
Dentsitatea461,19 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1922ko apirilaren 20a eta 1899ko urriaren 1a
Telefono aurrizkia0134
Ordu eremuaUTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) Itzuli
Hiri senidetuakDunedin, Nakhodka eta Gangseo District (en) Itzuli
http://www.city.otaru.hokkaido.jp/ www.city.otaru.hokkaido.jp

Otaru (japonieraz: 小樽市 Otaru-shi?) , Hokkaidoko Shiribeshi suprefeturako hiri handiena da baina suprefeturako hiriburua Kutchan herria da. 2014ko erroldaren arabera Kitamik 125.982 biztanle ditu.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otaru supreferuraren ekialdeko mugan dago, Hokkaidoko hiriburua den Sapporotik nahiko gertu. Honek lo-hiri bihurtu badu ere turistentzako toki erakargarria da, Ishikari Badiaren ertzean baitago, Japoniako itsasoan.

Hiriaren hegoaldean berriz sumendi malkartsuak daude, denetan aipagarriena Tenguyama da. Saka-no-machi ezizena dauka hiriak ("hiri aldapatsua") izan ere mendi garaietatik itsasertzera bapatean jeisten baita eremua.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ainuek populatu zuten eremua eta hauek eman zioten Otaru izena, "hondartzatik doan ibaia". Aintzinatik daude ainuak hemen, Temiya leizean Jōmon Aroko aztarnak aurkitu baitira, k.a. 400 urte ingurukoak.

Tokugawa shogunerriak 1865an sortu zuen Otaru herria eta 1880an Hokkaidoko lehen trenbidea inauguratu zen Sapporo eta Otaru artean. 1899ko dekretu inperialak Otaruko kaiari baimena eman zion Estatu Batuekin eta Erresuma Batuarekin harreman komertzialak izateko. Hiriaren loraldia etorri zen eta 1922an hamarkadan hiri estatusa lortu zuen.

1924ko abenduaren 26an 600 dinamita kutxa zeramatzan trena bidetik irten zen eta geltokia, biltegiak, kaialdea eta inguruko auzoak nabarmen kaltetu zituen. 94 pertsona hil ziren eta 200 zauritu.

1950tik aurrera ikatzaren industriaren gainbehera iritsi zen.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Otaruko kanala: victoriar estiloko argiak ditu eta leku turistikoa bihurtu da.
  • Nishin Goten (Sardinzarraren etxea): 1897an eraikitako egurrezko etxe luzea da. Hunkumatsu Tanakaa-rena zen, sardinzarraren industriaren magnatearena hain zuzen ere. Beheko solairuan aritzen ziren 120 langileen baldintzak magnatearen gelen luxuarekin konparatzen da.

Janaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otaru Beer garagardoa bertan egiten da. Hiriko sushiak ere ospe handia dauka.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]