Otazuko zubia
Itxura
| Otazuko zubia | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Herria | Luiaondo |
| Koordenatuak | 43°06′26″N 2°59′43″W / 43.1071°N 2.9952°W |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| Irekiera | XV. mendea |
| Arkitektura | |
| Materiala(k) | harria |
| Gurutzatzen du | Nerbioi |
Otazuko zubia Luiaondoko izen bereko auzoan dagoen Erdi Aroko zubi bat da, Nerbioi ibaia zeharkatzen duena. XV. mendean eraiki zutela uste dute.[1] Nerbioi ibaian dagoen zubirik zaharrena da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ezer gutxi ezagutzen dugu zubiaren historiaz. Luiaondoko dorre zaharraren eta egungo Aio baserriaren zerbitzura egon zitekeela uste da, zubitik gertu dagoena.[2]
Arkitektura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arkitekturari dagokionez, zubiak arku zorrotz bakarreko diseinua du (ojiba-arkua), Erdi Aroko arkitekturaren tipikoa. Harriz egina dago, bide estukoa, hormetako petrilekin, profil alomatuduna, eta harriztatutako zoladura, errekarriekin, jatorrizko trazadurari eusten diona. Horrek balio historiko eta estetiko handia ematen dio.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Amenabar, Anakoz. (2024-8-17). «Faktoria eta baserrien bidetik» Alea.
- ↑ Portilla Vitoria, Micaela J.. (1978). Torres y casas fuertes en Alava. Gasteiz.
- ↑ (Gaztelaniaz) «OTAZU - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2025-05-08).
