Ote-urdin
Ote-urdin | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Lepidoptera |
Familia | Lycaenidae |
Leinua | Polyommatini |
Generoa | Plebejus |
Espeziea | Plebejus argus Linnaeus, 1758 |
Datu orokorrak | |
Ostalaria | Mendiko uso-belar, Helianthemum, Ote, Calluna, Artemisia, Vaccinium uliginosum, Cirsium eta Fallopia |
Zabalera | 28,5 mm |
Ote-urdina (Plebejus argus) Lycaenidae familiako lepidopteroen espezie bat da. Europan eta Asian aurkitzen da, Iberiar penintsula eta Ingalaterra hegoaldetik Japoniaraino.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Imagoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tximeleta txikia da, 22-30 mm-ko hegal zabalera du. Arrak eta emeak desberdinak dira. Arren kasuan hegalak urdinak dira eta atzeko hegoetan zilar koloreko orbain txikiak ditu. Hegalen ertzetan marra zuria eta beltza ditu. Emeak marroiak dira, baina orbain metalikoak ere baditu atzeko hegoetan[1].
Hegalen azpialdean sexu bietako tximeletak oso antzekoak dira. Kolore argia dute eta hegalen kanpoaldera eraztun zuridun orban beltz ugari dituzte. Ertzetan kolore zuriak eta laranjak agertzen dira[1].
Beldarra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ote-urdinaren beldarra berdea da eta marra ilun batek zeharkatzen du gorputza. 1'3 cm-ko luzera hartzen du.
Mutualismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inurri beltzaren (Lasius niger) habien inguruan jartzen ditu arrautzak. Inurriek arrautzak eta beldarrak zaintzen dituzte, harraparietatik eta bizkarroietatik babestuz. Beldarrak sustantzia gozoa jariatzen du eta inurriak elikatzen ditu. Krisaldida eratzen denean inurriek zaintzen jarraitzen dute, tximeleta heldua sortzen den arte[2].
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Arra.
-
Emea.
-
Azpialdea.
-
Arrautza.
-
Inurriak beldarra zaintzen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Niña hocecillas. Plebejus argus» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
- ↑ (Ingelesez) Jordano, D.; Rodríguez, J.; Thomas, C. D.; Fernández Haeger, J.. (1992-09-01). «The distribution and density of a lycaenid butterfly in relation to Lasius ants» Oecologia 91 (3): 439–446. doi: . ISSN 1432-1939. (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).