Oterito andereñoa jantzigelan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Oterito andereñoa jantzigelan
Agustina Otero.jpg
Jatorria
Sortzailea Ignacio Zuloaga
Sorrera-urtea 1936
Argitaratze-data 1936
Ezaugarriak
Materiala(k) Olio-pintura
Genero artistikoa erretratua

Oterito andereñoa jantzigelan (gaztelaniaz: La Oterito en su camerino) Ignacio Zuloagak 1936ko hasieran egindako erretratua da. Erretratuaren protagonista Eulalia Franco kuple-abeslaria zen, artistikoki La Bella Oterito bezala ezagututa (ez nahastu La Bella Oterorekin). Margolanak nahiko eskandalu eragin zuen eta, haren ondorioz, bi artisten arteko harremanen inguruko zurrumurru asko sortu ziren.[1] Lana esku pribatuetan gordetzen da.

Gaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakumea bere antzokiko jantzigelan agertzen da. Garaian sex symbol izan zen emakumea erabat biluzik eta apain-mahaiaren aurrean jarrita dago. Bere jarrera ez du inongo lotsarik adierazten, ikusleari zuzen begiratzen baitu; hori urte haietan eskandalagarria izan zen.

Ez dago garbi Zuloagak noiz ezagutu zuen Oterito eta horrek bere misterio eragin du. 2012an, Londresko Sothebys enkante etxea margolana saltzen saiatu zen eta, katalogoaren arabera, margolariaren eta kantariaren arteko harreman sexuala azaltzen zuen lanak; baina datua ezinezkoa zen zeren eta Parisen eta 1936an izan omen zen harremanaren garaia. Ordurako margolariak 66 urte zituen eta penintsulan gerra hasia zen. Katalogoaren beraren arabera, harreman hori adierazteko emakumeak bere eskuineko eskuan krabelin gorri bat erakusten du. Fikzioa hobeto borobiltzeko, gelaren atzean ikusten den margolanean Zuloagaren beraren erretratua ikus daitekeela zioen katalogoak.

Dena dela, bien elkarrekiko ezagutza Parisen XX. mendeko bigarren hamarkadan gertatu ahal izan zen, agian, urte haietan biak bertan baitzeuden.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olio-pinturaz mihise gainean egina dago eta argi-ilunaren teknika erabiltzen du. Tamainua 170x120 zm dira. Argiak emakumearen biluztasuna azpimarratzen du, jantzigelaren gainontzekoa iluntasunean dagoen bitartez. Emakumeak Zuloagak hain gustukoak zituen arropa andaluziarrekin apainduta dago. Bereziki deigarriak da gorri kolorea: zapatetan, buru-gaineko apaingarria, jaka-motza, eskuan duen lorea... Gorri horrek pasioa sinbolizatzen du.[2]

Modeloaren ondoan ispilu batek haren soslaia islatzen du, margoari sakontasuna emanez.

Arropek eta gortinak gustu barrokoa adierazten dute.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]