Oteroko Kristoa (Palentzia)

Koordenatuak: 42°02′N 4°32′W / 42.03°N 4.53°W / 42.03; -4.53
Wikipedia, Entziklopedia askea
Oteroko Kristoa (Palentzia)
Conjunto Histórico de la Ciudad de Palencia
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ProbintziaPalentziako probintzia
UdalerriaPalentzia
Koordenatuak42°02′N 4°32′W / 42.03°N 4.53°W / 42.03; -4.53
Map
Historia eta erabilera
Erlijioakatolizismoa
Ondarea

Oteroko Kristoa (gaztelaniaz: Cristo del Otero), ofizialki Monumento al Sagrado Corazón de Jesús (Jesusen bihotz sakratuaren monumentua), Victorio Macho (1887-1966) palentziar eskultorearen lan ezagunena eta monumentalena da.[1]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskultura Palentzia hiriburutik gertu dago, hiri osoa menpean duela. 1930ean eraiki zen, baina inaugurazioa 1931ko ekainaren 12a arte ez zen egin. Estilo aldetik Art Déco korrontean kokatu da; halaber, elementu kubistak ditu. Kritiko batzuen iritziz Antzinako Egiptoko eskulturen eragina ere erakusten du. Kristoren azpian museoa eta Erdi Aroko Santo Toribioko baseliza daude; baselizan dago lurperatuta Victorino Macho eskultorea. Eskulturak 20 metro baino gehiago ditu, luzean; horregatik, askotan munduko Kristo altuena dela esan da, baina ez da horrela: esaterako, Rio de Janeiroko Kristo Berrerosleak 38 metro ditu.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]