Otogoien

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Otogoien
Gasteiz, Euskal Herria

Otogoiengo eliza eta bolatokia.jpg

Otogoiengo eliza (eskuinean) eta bolatokia (ezkerrean).
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Araba
Udalerria Gasteiz
Koordenatuak 42° 53′ 28″ N, 2° 48′ 06″ W / 42.891111°N,2.801667°W / 42.891111; -2.801667Koordenatuak: 42° 53′ 28″ N, 2° 48′ 06″ W / 42.891111°N,2.801667°W / 42.891111; -2.801667
Otogoien hemen kokatua: Euskal Herria
Otogoien
Otogoien
Otogoien hemen kokatua: Araba
Otogoien
Otogoien
Otogoien hemen kokatua: Gasteiz
Otogoien
Otogoien
Otogoien (Gasteiz)
Demografia
Biztanleria 59 (2015)

Otogoien (ofizialki Hueto Arriba / Oto Goien) Gasteizko udalerria osatzen duten herrietako bat da. 551 metroko garaieran dago, hiriaren mendebaldean, Badaia eta Arratoko mendilerroek osatzen duten haran zabalean, bere bikia den Otobarren herriaren gainean. Herria Ganalto (900 m) mendira igotzeko ohiko abiapuntua da.

Otobarrenen ez bezala, Otogoienen inor ez da nekazaritzatik bizi.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otobarren eta Otogoien herrien lehen aipamenak X. mendekoak dira. 1493. urterako bi herrixkak definiturik zeuden. Martiodako jaunen lurrak izan ziren, eta Otoen ermandadea osatu zuten. XIX. mendean Oto udalerria osatu zuten Martiodarekin, baina azkenik 1975ean Gasteizen integratu ziren.

Otogoienen jaio zen Frantzisko Ruiz de Agirre, Doradoko gobernadore eta kapitain nagusi izan zena. Herriko beste pertsona nabarmena Joan Agustin Hurtado de Mendoza da, Gaunako lehen markesa izan zena.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otogoiengo biztanleria

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Goroen leizea, 2 km-ko sakonerako ibilbidea dutenak (250 m inolako espeleologiako materialaren beharrik gabe). Barnean Laña erreka jaio da, Zadorra ibaiaren adar bat.
Zaldiak, Otogoien inguruko mendi batean.


Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa