Oton IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oton IV.a enperadorea» orritik birbideratua)
Oton IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa


Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea

1209 - 1218
Erromatarren erregea


Suabiako duke

Bizitza
JaiotzaBrunswick, 1175 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Alemania
HeriotzaHarzburg (en) Itzuli eta Bad Harzburg1218ko maiatzaren 19a (42/43 urte)
Hobiratze lekuaBrunswickeko katedrala
Heriotza modua: disenteria
Familia
AitaHenrike Lehoia
AmaMatilde Ingalaterrakoa, Saxoniako dukesa
Ezkontidea(k)Maria of Brabant (en) Itzuli
Beatrice of Swabia (en) Itzuli  (1212ko uztailaren 2a (egutegi gregorianoa) -
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Welf (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakmonarka
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Find a Grave: 90715770 Edit the value on Wikidata

Oton IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa[1] (1175 - Harzburg, Brunswick-Lüneburg, Oton IV.a Brunswickekoa ere deitua, 1218ko maiatzaren 19a) 1209 eta 1215 artean Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea izan zen. Honetaz gain, Italiako erregea (1208-1212), Erromatarren erregea (1198-1209) eta Burgundiako erregea (1908-1215) ere izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otonen gurasoak Henrike Lehoia, Saxonia eta Bavariako dukea, eta Matilda Ingalaterrakoa izan ziren. 1175ean jaio zen, baina sorlekua ez da ezagutzen. 1198an Guelfoek erromatarren errege izendatu zuten; gibelinoen taldeko Filipe Suabiakoa izan zuen aurkari, eta haren kontra borrokatu zen luzaroan. 1209ko urriaren 21ean, Inozentzio III.a aita santuak enperadore izendatu zuen Akisgranen, baina, trukean, Siziliako erresuma aitasantutzaren mendeko lurraldea zela onartu behar izan zuen. Hala ere, 1210ean Siziliako erresuma inbaditu zuen; orduan, aita santuak eskumikatu egin zuen, eta Filipe II.a Frantziakoari eskatu zion Oton IV.aren aurka egin zezan.

2011n, Nurembergeko Dietak Oton kargugabetu zuen, eta Frederiko Hohenstaufen hautatzea sustatu zuen; Frederiko Hohenstaufen, Frederiko II.a izango zena, Aita Santuaren alde jarri zen. Gerra zibila hasi zen, eta 1214an Filipe II.a Frantziakoaren gudarosteek Oton garaitu zuten Bouvinesko guduan. Koloniara ihes egin zuen, eta praktikan Frederiko II.aren esku utzi behar izan zuen aginpidea 2015ean.

1218an hil zen Brunswick-Lüneburgeko hauteslerriko bere lurretan. Brunswickeko katedralean hilobiratua dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oton IV.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Henrike VI.a
Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadore
1209ko urriaren 21a1215
Ondorengoa
Frederiko II.a


Aurrekoa
Henrike VI.a
Erromatarren erregea
11981209
Ondorengoa
Frederiko II.a