Otsaileko Iraultza

Wikipedia, Entziklopedia askea

Otsaileko Iraultza (nahiz eta Mendebaldeko egutegiaren arabera martxoan gertatu) 1917ko Errusiar Iraultzako lehen urratsa izan zen. Honen ondorio nagusia Errusiako Nikolas II.aren abdikazioa izan zen.

Kale istiluetan 1.500 edo 2.000 lagun hil ostean, boterea tsarrengandik batik bat liberalek eta sozialistek osatutako behin-behineko gobernura igaro zen. Sistema politiko berria eraiki nahi zuten, baina, Lehen Mundu Gerrako aliatuen presiopean, herritarren nahi handiena ez zuten bete: gerra amaitzea.

Behin-behineko gobernuaren lehenengo adierazpena

≪Errusiar herrialdeko herritarrak:

Gertaera garrantzitsu bat izan da: antzinako erregimena anaitu da,errusiar herriaren ahalegin handiari esker. Errusia berria eta askea jaio da. (...) Herrialdea etsaietatik babesteko hartuko diren neurriez gain, gobernuak uste du oinarrizko behebeharra duela herriari bere borondatea adierazitako aukera ematea, erregimen politiko bat hautatzeko,eta horrenbestez, Biltzar Konstituziogilea eratuko du ahalik eta lasterren, sufragio unibertsal zuzenean, berdinean eta ezkutukoan oinarrituz (...).≫

1917ko martxoak 16 (martxoak 3 antzineko estiloan edo Juliotar egutegian, hau da, Errusian erabiltzen zena urte horietan. Gaur egun ia mundu osoan orokortu da Gregoriar egutegia.

Petrogradoko sobietaren adierazpena

≪Kamarada langileok, herri guztietako langileok (...).

Guk errusiar gudari eta langile garen hauek, langile eta gudarien diputatuen Sobietetan batuta, agur bero bat bidali eta gertakari handi baten berri eman behar dizuegu. Errusiako demokraziak tsarren despotismoa eraitsi du eta nazioen familian sartu da beste kide bat bezala eta gure askapenerako indar ahaltsu bezala. Gure garaipena garaipen handia da askatasunerako eta demokraziarako. Munduan erreakzioaren zutabea izan dena, "Europako jendarmea", desagertu egin da. Betiko lurperatu egin behar dugu. Gora askatasuna. Gora langileen nazioarteko elkartasuna eta gora azken garaipenerako borroka (...)

Errusiako herriek bere nahia azalduko dute Batzar Konstituziogile batean; laster deituko da sugragio unibertsal, zuzeneko, berdin et sekretuaren bidez. Dagoeneko konfiantzaz esan dezakegu Errusian errepublika demokratikoa ezarriko dela. Errusiako herria orain erabat aske da (...).

Herri guztietako langileok: anaiak legez eskuak elkarri luzaturik gure hildakoen gorpu piloen gainetik (...) dei egiten dizuegu nazioarteko batasuna berritzera (...).

Herri guztietako langileok, elkartu!

Petrogradoko langile eta gudarien diputatuen sobieta≫

(Petrogradoko Sobietak herri guztiei egindako adierazpena, 1917ko martxoak 27.)

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Otsaileko Iraultza Aldatu lotura Wikidatan