Otsoa eta bildotsa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Otsoa eta Bildotsa» orritik birbideratua)
Otsoa eta bildotsa
Jatorria
Egilea(k)Esopo
IzenburuaΤο αρνί και ο Λύκος
Ezaugarriak
Hizkuntzaantzinako greziera
Deskribapena
Honen parte daEsoporen alegiak

Otsoa eta bildotsa alegia Esopok eginiko alegi bildumako kontakizun labur bat da. 1804. urtean, Bizenta Mogel-ek ipuin onac liburuan euskaratu zituen alegi bidulmen barruan aurki daitekeen alegi bat da hain zuzen ere. Alegia hitzak, engainu esan nahi du eta hori da kontakizun hauetatik atera daitekeen ondorioa. Kontakizunetan gezurraren inguruko hausnarketen ikaskizunak ematen dira.  

Alegietako protagonistak, normalean, animaliak izaten dira. Otsoa eta bildotsaren alegiaren kasuan ere, bi animalien arteko elkarrizketa eta gertaerak kontatzen dizkigu. Normalean, maila ezberdineko animalien artekoak izaten dira. Bertan, engainu, gezur edo iruzur baten egoera kontatzen da.

Gaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otsoa eta bildotsaren kontakizun labur honetan, otso bat eta bildots bat ibai batetik ura edaten ari dira. Otsoa ibaiaren goiko aldetik ura edaten ari da eta bildotsa, aldiz, beherago. Otsoak bildotsari bere ura lokaztea leporatzen dio nahiz eta ura beregandik bildotsarengadik baino lehenago pasa. Hortaz, ezinezkoa da bildotsak otsoari ura lokaztea. Hortik aurrera, bi animalien arteko harremana, errespetu faltan, larderian eta arrazoirik gabeko erantzun eta ekintzetan oinarrituko da.

Alegiaren testua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otsoa ari zan edaten goiko aldetik, eta bildotsa uraz behetik.

Otsoak, ikusirik hasi zala ura edaten, diotsa:

- Zergatik lohitu didazu ura ni edaten nengoan artean?

Bildotsak erantzun zion pakez:

- Nola diozu hori, zure aldetik badator ibaiko ura ni nagoan beheko aldera?

Otso gaiztoak ez entzuna eginik bildotsaren arrazoi eder isilgarriari, esaten dio:

- Zergatik lotsa galtzen didazu? Zergatik niri gaizki esan? Hori da nagusiago bati bidegabe handia egitea.

Bildotsak diotsa:

- Ez dizut nik lotsarik galdu, ez gaizkirik esan.

Orduan bekoki tximurtu eta begirada haserratu batekin esaten dio otsoak:

- Sei hilabete dira zure gurasoak egin zidala beste horrenbeste.

- Nola izan diteke hori —diotsa bildotsak— geroago jaioa banaiz? Zeri eta zertara

dator hori asmatzea?

- Dan bezela dala, zuk galdu didazu nere lartegia belarra janaz —esaten dio otsoak.

Bildotsak berriz:

- Nola hori ere, hortzak irten ez badidate? Nola jan belarra oi huts eta samurrekin?

Ez zedukanean otsoak zer erantzun arrazoi hain argiei, estalkiak kendurik, diotsa:

- Berritsu zitala, ez dakit zer esan, bai ordea haragi zalea naizela, zure haragia bigun eta samurra dala eta zurearekin afaldu behar dedala.

Hau esanda, harrapatu eta sabeleratu zuen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]