Otsoaren Amildegiko hondamendia
| Otsoaren Amildegiko hondamendia | |||
|---|---|---|---|
Espainiar tropak Otsoaren Amildegirako bidean | |||
| Data | 1909ko uztailaren 27a | ||
| Lekua | Melillatik gertu | ||
| Koordenatuak | 35°16′57″N 2°56′51″W / 35.2825°N 2.9475°W | ||
| Emaitza | Riftar garaipena | ||
| Gudulariak | |||
| |||
| Buruzagiak | |||
| |||
| Galerak | |||
| |||
Otsoaren Amildegiko hondamendia (gaztelaniaz: Desastre del Barranco del Lobo) 1909ko uztailaren 27an Melillatik toki horretatik hurbil gertatutako ekintza militarra izan zen[1]; hor, riftarrek espainiar tropak garaitu zituzten. Melillako Gerraren zatitzat hartzen da.
Gudua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uztailaren 26an, matxinoen eraso indartsu baten prestakuntzari buruzko albisteak jaso ziren riftarren bidez. Melillako Armadako teniente jeneral eta komandante Marina jeneralak Bigarren Kaseta izeneko posizioa babesteko tropak irtetea agindu zuen. Halaber, Madrilgo Ehiztarien brigadak, Guillermo Pintos Ledesma jeneralak aginduta, Gurugu mendiaren inguruko Otso eta Alfer amildegien arteko eskualdea zaindu behar zituen. Otsoaren Amildegian, espainiarrek gainean zituzten erriftarrek sua jasan zuten. Gainera, artilleria euskarririk gabe erretiratzen saiatzean, akats larria egin zuten, oso galera larriak eragin zizikiena. Marina jenerala, egoeraren larria ikusita, aginteaz arduratu zen eta erretiratzea antolatu zuen artilleria-laguntzarekin eta baita Bigarren Kasetatik zetorren zutabearena ere. Segada horrek ehun hildako baino gehiago eragin zituen, trtean espedizioaren buru Pintos jenerala, eta ia 600 zauritu. María Rosa de Madariaga historialariaren arabera, 153 militar hil ziren (17 buruzagi eta ofizial eta 136 soldadu) eta 599 zauritu (35 buruzagi eta ofizial eta 564 soldadu).[2]
Otsoaren Amildegiko hondamendia, 1921ean Annualgoarekin batera, Espainiako Armadak iparraldeko Afrikan izandako gerra kolonialetan jasandako porrot odoltsuenetakotzat hartzen da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Nash. (1976). Darkest Hours. Rowman & Littlefield.
- ↑ De Madariaga, María Rosa. (2011). Eloy Martín Corrales ed. Semana Trágica. Entre las barricadas de Barcelona y el Barranco del Lobo. Bartzelona: Edicions Bellaterra, 110 or. ISBN 978-84-7290-528-3..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau Marokoko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |