Otti Berger

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Otti Berger
Bizitza
Jaiotza Osijek-Baranja eskualdea1898ko urriaren  4a
Herrialdea  Austria-Hungariako Inperioa
Heriotza Auschwitz1944 (45/46 urte)
Hezkuntza
Heziketa Bauhaus
Jarduerak
Jarduerak ehungintzako artista, ehulea eta artista


Otti Berger (Hungaria, 1898ko urriaren 4a - Auschwitz, 1944/45) ehungile diseinatzaile garrantzitsuenetarikoa izan zen. Bauhaus-en ikaslea izan zen, eta beranduago, bertako irakasle bihurtu.

Bere heziketa Vienako neskentzako eskolan bukatu zuen, gerora Zagreb-ko Arts and Craft Academia erreal ikasteko. 1926 arte egon zen eta hortik aurrera Dessaueko Bauhausera igaro zen. Ehungintza tailerreko gaitasun handien duen ikasleetariko bat bezala deskribatu zuten.

Bauhaus-en garrantzitsua eta ezaguna izan da oihal eta ehunekin egindako esperimentazioengatik. Bauhaus-en bere ikasketak iraun zuten bitartean metodologia eta materialekin ikerketak egin zituen, beranduago plastikozko ehunak sartzeko asmorekin, masa produkzioan pentsatuz.

Emakumeak ehungintzan bakarrik lan egin zezaketen Bauhausen zegoen ideiaren kontra borrokatu zuen, Anni Albers eta Gunta Stölzl-ekin batera, eta horretarako bere argazki eta margoetan erretorika erabili zuen bere lana definitzeko.

Bauhaus-en zegoen bitartean ehungintza produkzio metodologiari buruzko tesi bat idatzi zuen, baina ez zen inoiz publikatzera heldu.Bere ehunentzako patenteak bilatu zituen Bauhausko diseinatzaile bakarra izan zen.

1932an Berger Bauhauseko ehungintza esparruaren zuzendariaren (Lilly Reich) laguntzaile bihurtu zen. Bere ikasketa-lan sortu eta ikasle gaztentzako aholkulari modura aritu zuen, haien artean Zsuzsa Markos-Ney, Paris-en lan egiten zuela, eta Etel Fodor-Mittag, Hego Afrikan.

Otti Bergerren lanetariko bat

Bere sustrai juduak zirela eta Alemanian lan egitea debekatuta zeukan Nazi erregimenaren garaian(1936an berak izandako elkartea itxi beharra izan zuen). Londresera ihes egin zuen, Estatu Batuetara emigratzeko asmoarekin, bere senarra ( Ludwig Hilberseimer ) eta Bauhaus-eko beste irakasle batzuekin batera. Baina haien ahaleginek ez zuten fruiturik eman. Gainera Londresen ez zuen lanik aurkitu. Alde batetik, hizkuntza ez zuelako hitz egiten; eta bestetik, bertan ez zeuzkalako laguntza eske lagun talderik.

1938an bere jaioterrira bueltatu zen bere familia laguntzeko asmoz, ama gaizorik zegoela eta. Handik deportatuak izan ziren Auschwitz-eko kontzentrazio-esparrura, non 1944ko apirilean hil egin zuten.