Otto Klemperer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Otto Klemperer

Bizitza
JaiotzaWrocław1885eko maiatzaren 14a
Herrialdea Alemania
 Israel
HeriotzaZürich1973ko uztailaren 6a (88 urte)
Hobiratze lekuaIsraelite Cemetery Upper Frisian Mountain (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Johanna Geisler (en) Itzuli  (1919 -  1956ko azaroaren 3a)
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaBerlin University of the Arts (en) Itzuli
Klindworth-Scharwenka Conservatory (en) Itzuli
Hoch Conservatory (en) Itzuli
Stern Conservatory (en) Itzuli
Hezkuntza-mailadoktoretza
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Arnold Schönberg
Jarduerak
Jarduerakorkestra zuzendaria eta musikagilea
Jasotako sariak
Genero artistikoasinfonia
DiskoetxeaEMI

IMDB: nm1195139 Allmovie: p38685
Spotify: 2ljDHW0zt90SrHDwjVIGXs Musicbrainz: d47261e7-cb6d-4bb3-8e31-4a21824a31fa Discogs: 517165 IMSLP: Category:Klemperer,_Otto Allmusic: mn0001253958 Find a Grave: 20990349 Edit the value on Wikidata

Otto Klemperer Breslau, Prusiako Erresuma, 1885eko maiatzaren 14a - Zürich, 1973ko uztailaren 6a) judu jatorriko alemaniar orkestra-zuzendari eta musikagilea izan zen.

Frankfurt eta Berlingo kontserbatorioetan musika ikasi zuen. Gustav Mahlerren lagun egin zen, Pragako Orkestrako zuzendari posturako gomendatu zuena 1907an. Hanburgo, Barmen, Estrasburgo, Kolonia, Wiesbaden eta Berlingo orkestrak ere zuzendu zituen.

1935ean Estatu Batuetara joan zen eta Los Angeleseko Filarmonikako zuzendari izendatu zuten. Han zuzendu zuen batez ere errepertorio alemaniarra. Hainbat depresio izan zituen Estatu Batuetan egon zen bitartean. 1940an estatubatuar herritartasuna jaso zuen.

1950eko hamarkadan bere ideologia ezkertiarrak arazoak sortu zizkion FBIrekin eta Europara joan zen. 1954an, Alemaniako pasaportea jaso zuen. 1970eko hamarkadan Israelen zuzendu zuen eta Israelgo ohorezko hiritartasuna jaso zuen.