Otto Tief
| Otto Tief | |||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|
1944ko irailaren 18a - 1953ko urtarrilaren 12a
1944ko irailaren 18a - 1953ko urtarrilaren 12a
| |||||||
| Bizitza | |||||||
| Jaiotza | Uusküla (en) | ||||||
| Herrialdea | |||||||
| Heriotza | Ahja (en) | ||||||
| Hobiratze lekua | Metsakalmistu | ||||||
| Hezkuntza | |||||||
| Heziketa | Tartuko Unibertsitatea | ||||||
| Hizkuntzak | estoniera | ||||||
| Jarduerak | |||||||
| Jarduerak | politikaria, militarra, abokatua eta border guardsman (en) | ||||||
| Lantokia(k) | Tallinn | ||||||
| Zerbitzu militarra | |||||||
| Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra | ||||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||||
| Alderdi politikoa | Settlers' Party (en) | ||||||
Otto Tief (Uusküla, 1889ko abuztuaren 14a – Ahja, 1976ko martxoaren 5a) estoniar abokatu, militar eta politikaria izan zen. Estoniako lehen ministroa izan zen 1944ko irailean.
1910 eta 1916 artean zuzenbidea ikasi zuen San Petersburgon eta Estoniako Independentzia Gerran Kalev kirol-taldeko kideek osatutako Kalevlaste Maleva batailoiko komandantea izan zen. Gerra amaitu ondoren, zuzenbidean graduatu zen Tartuko Unibertsitatean 1921ean. Estoniako Bankuko lege-aholkularia izan zen, eta abokatu ere izan zen.
1926an aukeratu zuten lehen aldiz Riikoguko kide, eta Gizarte Gaietarako ministro izan zen 1926tik 1927ra, eta Justizia ministro 1928an.
1944an, nazien indar okupatzaileak Estoniatik erretiratu eta Armada Gorria iristen zen bitartean, Jüri Uluotsek irailaren 18an Otto Tief izendatu zuen lehen ministro. Tiefek, orduan, aldarrikapen bat argitaratu zuen Estoniaren independentzia berrezarri eta Tallinnen defentsa antolatu zuen Armada Gorriaren aurrean.
Irailaren 22an sobietarrak Tallinnen sartu ziren eta NKVDk Tief atxilotu zuen urriaren 10ean. 1945ean hamar urteko zigorra ezarri zioten Siberiako gulagean. 1955ean Estoniara itzuli zen, baina beste hamar urtez Sobietar Ukrainan erbesteratuta bizi behar izan zuen. 1965ean Letonian kokatu zen, Estoniako mugatik gertu. 1993an, haren gorpuzkiak Tallinngo hilerri nazionalera eraman zituzten.