Otto von Guericke

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Otto von Guericke
Otto von Guericke portrait.jpg
alkate

Bizitza
Jaiotza Magdeburg1602ko azaroaren  20a
Heriotza Hanburgo1686ko maiatzaren 21a (83 urte)
Hobiratze lekua Magdeburg
Hezkuntza
Heziketa Leipzigeko Unibertsitatea
Hizkuntzak latina
Jarduerak
Jarduerak fisikaria, asmatzailea, politikaria, dilettantea Itzuli, legelaria eta ingeniaria
Lantokia(k) Magdeburg
Enplegatzailea(k) Magdeburg

Otto von Guericke (Magdeburg, 1602ko azaroaren 20a - Hanburgo, 1686ko maiatzaren 21a) Alemaniar fisikaria eta asmatzailea izan zen. Magdeburgeko alkate izan zen (1646-1681). Lehen bonba pneumatikoa asmatu zuen (1650 inguruan), eta Magdeburgeko esfera-erdien bidez hutsari buruzko saioak egin zituen Ratisbonako dietaren aurrean (80 cm inguruko letoizko esfera-erdiak, hutsa egina zutenak, zortzi zaldik uztarrian loturik ezin izan zuten banatu). Airearen elastikotasuna eta pisua ikertu zituen; urezko barometro bat eta baroskopio bat egin zituen, eta barrunbe itxi batean errekuntza eteten dela egiaztatu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Otto von Guericke