Edukira joan

Ottoia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ottoia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaPriapulida
FamiliaOttoiomorpha (en) Itzuli
Generoa Ottoia
[[|]]
Ottoia tricuspida-ren fosila.

Ottoia Kanbriar garaian bizi izan zen animalia bat da, gaur egun iraungita dagoena. Duela 508 milioi urte bizi izan zen[1].

Bi espezie aurkitu dira, Ottoia prolifica eta Ottoia tricuspida, bigarren hau 2015 urtean[1]. Gaur egungo priapulidoen arbasoa izan zen.

Aurkikuntza eta taxonomia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Charles Doolittle Walcottek 1911 urtean aurkitu zuen Burgess Shale aztarnategian, Kanadan. Estatu Batuetako Utah eta Nevada estatuetan eta Espainian ere aurkikuntzak izan diren arren[2][3], egiaztaturiko bakarrak Kanadakoak dira[1].

Burgess Shaleko fosil ugarienetako bat da, lur barnean bizi zenez kareharrizko labarrarean azpialdean kokaturik dago eta higadurak gutxien kaltetu duen eremua izan da. Dagoeneko 1000 fosiletik gora bildu dira[4].

Ottoiak 8 zentimetrotako luzera hartzen zuen. Gorputza luzatu eta kontraitzeko gaitasuna zuenez luze eta finak eta motz eta lodiak aurkitu izan dira. Priapulidoetan ohiko den proboszidea zuen. Animaliak simetria bilaterala zuen gorputzean, proboszideak aldiz simetria erradiala zuen[5]. Kutikula batek babesturik zuen gorputza. 70 eta 100 segmentu artean zituen, kontrakzioa eta kurbatura ahalbidetzen ziotenak. Gorputzaren amaieran aingura itxurako egiturak zituen.

Barnealdean ahotik uzkira zihoan digestio hodia zuen eta nerbio kordak animalia aurretik atzera zeharkatzen duen. Fosiletan ez da arnas aparaturik nabari ez eta organo urogenitalik ere[4].

Proboszidea oso konplexua zen, hortz eta kakoz josia, hauen morfologia erabiltzen da aurkitu diren espezie biak desberdintzeko. Atera eta sartu egiten zuen. Faringeari loturik arantzazko eraztunak ditu eta ondoren bost kako lerro erradialki kokatuta[1].

"U" itxurako zulotan bizi zen. Zulotik atera eta sedimentuetan zehar mugitzen zen harrapakinak ehizatzen. Fosiletan Haplophrentis molusku txikak aurkitu zaizkio digestio hodian. Kanibalismoaren ebidentziak ere aurkitu dira, gaur egungo priapulidoetan gertatzen denaren antzera.

Sidneyia artopodoaren sarraskiak jaten ere aurkitu izan da[6].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d (Ingelesez) Smith, Martin R.; Harvey, Thomas H. P.; Butterfield, Nicholas J.. (2015). «The macro- and microfossil record of the Cambrian priapulid Ottoia» Palaeontology 58 (4): 705–721.  doi:10.1111/pala.12168. ISSN 1475-4983. (Noiz kontsultatua: 2019-03-16).
  2. (Ingelesez) Robison, Richard A.; Conway Morris, S.. (1986-01-09). Middle Cambrian priapulids and other soft-bodied fossils from Utah and Spain. ISSN 0075-5052. (Noiz kontsultatua: 2019-03-16).
  3. Lieberman, Bruce S.. (2003/07). «A NEW SOFT-BODIED FAUNA: THE PIOCHE FORMATION OF NEVADA» Journal of Paleontology 77 (4): 674–690.  doi:10.1666/0022-3360(2003)0772.0.CO;2. ISSN 0022-3360. (Noiz kontsultatua: 2019-03-16).[Betiko hautsitako esteka]
  4. a b Conway Morris, S. (1977). Fossil priapulid worms. Special Papers in Palaeontology., 20 or..
  5. (Ingelesez) Budd, Graham E.; Jensen, Sören. (2000). «A critical reappraisal of the fossil record of the bilaterian phyla» Biological Reviews 75 (2): 253–295.  doi:10.1111/j.1469-185X.1999.tb00046.x. ISSN 1469-185X. (Noiz kontsultatua: 2019-03-16).
  6. (Ingelesez) Bruton, David L.. (2001). «A death assemblage of priapulid worms from the Middle Cambrian Burgess Shale» Lethaia 34 (2): 163–167.  doi:10.1080/00241160152418456. ISSN 1502-3931. (Noiz kontsultatua: 2019-03-16).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]