Ouergha
| Ouergha | |
|---|---|
| Mota | ibaia |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 34°25′20″N 5°45′58″W / 34.42217°N 5.766°W |
| Hidrografia | |
| Arro hidrografikoa | Sebou River basin (en) |
| Lakuak | Al Wahda Dam (en) |
| Iturburua | Atlas Ertaina |
| Bokalea () | Sebu |
Ouergha edo Uarga (arabieraz: واد ورغة, Oued Ouerrha; amazigeraz: , Asif n Warɣa) Marokoko ibaia da, Seburen ibaiadarra dena. Rifeko mendien hegoaldeko muga osatzen du. El Jorf Melha eta Zouayed Douar herri txikietatik igarotzen da.
Ibai horretan dago Al Wahda urtegia, Marokoko handiena. 3,8 km³ bolumena eta 123 km²-ko azalera ditu eta 110.000 hekatreako ureztatze-eremua hornitzen du, arro horretan ohikoak ziren uholdeak saihesten ditu eta 240 MW energia hidroelektriko ekoizten ditu.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uarga ibaian, 1925ean, Marokoko Sultanerriaren aurkako Ouerghako gudua gertatu zen, frantziar esku-hartzearen funtsezko bataila izan zena. Guduak Louis Hubert Lyautey mariskalaren agindupeko indar kolonialen porrot handi bat suposatu zuen.[1] Tropa riftarrak Fezetik, Marokoko Protektoratu Frantseseko hiriburutik, 30 kilometrotara baino ez zeuden.[2]
Historia naturala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atlas Ertaineko goiko arroko aldeetan galzorian dagoen primate bat bizi da, Berberia makakoa (Macaca sylvanus), historiaurrean Afrikako iparraldean askoz ere banaketa handiagoa zuena.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Hoisington, William A.. (2005). Lyautey and the French conquest of Morocco. .
- ↑ Windrow, Martin. (1999). French Foreign Legion 1914–1945. , 15 or. ISBN 1-85532-761-9..
- ↑ (Ingelesez) Hogan, C. Michael. (2008). Stromberg ed. «Barbary Macaque: Macaca sylvanus» GlobalTwitcher.com.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Artikulu hau Marokoko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
