Ouka Leele

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
OukaLeeleFL07.jpg

Ouka Leele, Barbara Allende Gil de Biedmaren izen artistikoa da (Madril, Espainia, 1975eko ekainaren 29a - ). Argazkilari espainiarra, Jaime Gil de Biedma poetaren iloba da eta Esperanza Aguirreren lehengusina.

1980ko hamarkadaren hasierako "Movida Madrileña" edo euskaraz, "Madrileko Mugimendua"ren protagonista nagusienetako bat izan zen.

Formazio autodidaktikoko pertsona da, eta bere lanetik zuri-beltzezko argazkiak eta grabaketak nabarmentzen dira. Tradizio espainiarrak kolore bizidunekin nahastu egiten ditu bere zenbait lanetan.

Bere lanak Parisen, Londresen, Tokion, Sao Paolon eta New Yorken egon dira eta hainbat jende joan ziren erakusketak ikustera. Arrakasta handia dute bere erakusketak.

2005ean, Espainiako Argazki Sari Nazionala eman zioten.

Bere izen artistikoa "El Hortelano" margolariak egin zuen margolan batetik atera zuen. Margolan horretan, margolaria izar konstelazio bat asmatu zuen. Izar horietako baten izena, Ouka Leele zen. Barbara liluratuta geratu zen margolan horrekin. Horren ondorioz, argazkilaria izen horrekin sinatzen ditu bere lanak.

Barbararen ustez, argazkilaritza, poesia mota bat da; poesia bisuala: hitz egiteko modu bat, baina hitzik esan gabe.

Hainbat artisten lankidea izan da, hala nola: Javier Mariscal, Ceesepe, Alberto Garcia-Alix edo eta Pedro Almodovar.

Argazki bilduma bat amaitzerakoan, La Castellanako (Madril) trafikoa geldiarazi egin zuen "Rapelle-toi Barbara" argazki ezaguna egiteko. Bere lanak hainbat aldizkarietan agertzen ohi dira: Diorama, Photo Magazine, Telos, Dezine, Reviste Actuel...

ARCO-ko festibalaren edizio gehienetan kolaboratu du, eta hainbat ikastaro eman ditu bere lanari buruz festibaletan, zentro kulturaletan eta unibertsitatetan.

Bere argazkiak aparte, ilustrazio lanak ere egin ditu. 1996. urtean, Concha García Campoy-ren liburua (La doble mirada) eta 2002. urtean marrazki bilduma bat "El cantar de los cantares del rey Salomón".

Ceutin (Murtzian) 300m2-ko mural handi bat egin du "Mi jardín metafísico" deitua.

Rafael Gordon zinemako zuzendariakin egin du lan "La mirada de Ouka Leele" filmaren amaierako muntaian.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ouka Leele Aldatu lotura Wikidatan