Oumou Sangaré

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Oumou Sangaré
(Oumou Sangaré) De la poesía a la música de raíz, sonidos de la segunda noche de San Isidro.jpg
Bizitza
Jaiotza Bamako1968ko otsailaren  25a (51 urte)
Herrialdea  Mali
Heriotza modua berezko heriotza: Minbizia
Jarduerak
Jarduerak abeslaria eta musikaria
Jasotako sariak
Genero artistikoa Wassoulou musica Itzuli
Musika instrumentua Shekerea
ahotsa
Diskoetxea World Circuit Itzuli
No Format! Itzuli
IMDb nm0762650
www.oumousangare.co.uk
Oumou Sangaré 2009ko Cambridgeko Folk Jaialdian.

Oumou Sangaré (Bamako, 1968ko otsailaren 25a) Mali hegoaldeko wassoulou musika abeslaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aminata Diakité abeslaria zuen ama eta Sidiki Sangaré aita, biak ala biak Wassolou eskualdekoak, Niger ibaiaren hegoaldean[1]. Oumou 1968an Bamako hiriburuan jaio zen eta bi urte zituela aitak emazte berria hartu eta Boli Kostara alde egin zuen bera eta haurdun zegoen ama Malin utzita[1]. Oumouk eskola utzi behar izan zuen eta kaleetan abesten hasi zen amari laguntzeko. 1973an haurrentzako abesti lehiaketa irabazi zuen Bamakon eta milaka pertsonan aurrean abestu zuen hiriko estadioan[2].

16 urte zituela Djoliba perkusio taldearekin nazioarteko bira zabala egin zuen, Frantzia, Alemania, Herbehereak eta Karibe aldeko hainbat tokitan kontzertuak emanez[2]. Bira amaitu ondoren Bamakora itzuli eta Oumou Sangarék bere musika talde propioa sortu zuen[2].

Amadou Ba Guindo maliar musikariak lagunduta 1990an Moussolou ("emakumeak") diskoa ateratzea lortu zuen eta Afrikan arrakasta handia izan zuen, 200.000 kopia saldu baitziren. Ordutik aurrera munduko jaialdi garrantzitsu askotan abestu izan du, Melbournen, Roskilden, Gnaouan, Oslon... 1995 urtean Baaba Maal, Femi Kuti eta Boukman Eksperyansekin bira entzutetsua egin zuen. 2003 urtean bere abestien bilduma atera zuen Oumou izeneko disko bikoitz batean.

Aktibismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oumou Sangaréren hitzek emakumezko afrikarren bizipenak kontatzen dituzte eta haurren ezkontzak eta poligamia salatzen dituzte.

2001 urtean UNESCOk musikaren saria eman zion bere musikarekin bakearen alde eta jende desberdinen elkartasunaren alde egindako lanarengatik[3]. 2003an FAO-ren enbaxadore bihurtu zen. Baina Ouomou Sangarék ez du politikaria izan nahi, "artista zarenean askea zara edozer egin eta esateko, baina politikaria zarenean gorago daudenen aginduak bete behar dituzu"[4].

2017 urtean WOMEX saria jaso zuen bere musikarekin emakumezkoen eskubideak aldarrikatzeagatik[5].

Enpresaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maliko abeslari handienetakoa izateaz gain arrakastadun enpresaria ere bada. Bamakon Wassoulou hotelaren jabea da eta sarritan abesten du bertan. Bera ere hotela eraikitzeko lanetan aritu zen, emakumezkoei erakusteko lan eginez beren bizitza hobetu dezaketela.

"Oum Sang" izeneko autoa ere atera du, enpresa txinatar batek egin duena eta berea den Gonow Oum Sang konpainiak saltzen duena[1].

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Moussolou (1990)
  • Ko Sira (1993) - Malin Bi Furu izena izan zuen
  • Worotan (1996) - Malin Denw izena izan zuen
  • Laban (2001)
  • Oumou (2003) - bi CD dituen bilduma
  • Seya (2009)
  • Mogoya (2017)

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • IMC-UNESCO International Music Prize (2001)
  • Grammy Sariak:
    • 2010: Munduko musika garaikideko diskorik onenerako izendapèna jaso zuen Seya diskoarengatik.
    • 2011: Pop kolabrazio onenarengatik saria jaso zuen munduko hainbat abeslarirekin batera Imagine abestiarengatik[6].
  • WOMEX saria artistarik onenari (2017)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Ingelesez)  «Oumou Sangare - The songbird of Africa» The Independent 2009-01-23 . Noiz kontsultatua: 2019-02-03 .
  2. a b c (Frantsesez)  leral.net, La rédaction de «Oumou Sangaré : « je chante pour venger ma mère »» Leral.net - S'informer en temps réel . Noiz kontsultatua: 2019-02-03 .
  3. (Ingelesez)  Administrator «Error 404» International Music Council . Noiz kontsultatua: 2019-02-03 .
  4. (Ingelesez)  «Oumou Sangare - The songbird of Africa» The Independent 2009-01-23 . Noiz kontsultatua: 2019-02-03 .
  5. (Italieraz)  Oliva, Raffaella (2017-09-29) «La diva maliana Oumou Sangaré contro la poligamia: «Troppe donne soffrono, canto per loro»» iO Donna . Noiz kontsultatua: 2019-02-03 .
  6. (Ingelesez)  Jazz, All About «Herbie Hancock: The Imagine Project» All About Jazz . Noiz kontsultatua: 2019-02-03 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oumou Sangaré