Ourenseko probintzia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ourense
Galizia
Ourenseko bandera Ourenseko armarria
Administrazioa
Estatua  Espainia
Erkidegoa Galizia
Hiriburua Ourense
ISO 3166-2 ES-OR
Espainiako Gorteak
Kongresuan
4 / 350
Senatuan
4 / 260
Geografia
Koordenatuak 42° 10′ 00″ N, 7° 30′ 00″ W / 42.166666666667°N,7.5°W / 42.166666666667; -7.5Koordenatuak: 42° 10′ 00″ N, 7° 30′ 00″ W / 42.166666666667°N,7.5°W / 42.166666666667; -7.5
Localización de la provincia de Orense.svg
Azalera 7.273 km² Espainiaren % 1,44
Demografia
Biztanleria 336.099 biztanle (2008)
Espainiaren % 0,73
Dentsitatea 46,21 bizt/km²
Herritarra ourensetar
www.depourense.es

Ourense Galiziako (Espainia) hego-ekialdean dagoen probintzia da, Portugalgo mugan dagoena eta biztanle gutxien duen herrialde galiziarra dena.

Hiriburua Ourense hiria da, 2004. urtean ia 109.000 biztanle zituena.

Mugakideak

Mendebaldean Pontevedra du mugakide, iparraldean Lugo, ipar-ekialdean Leon, ekialdean Zamora eta hegoaldean Alto Tras-os-Montes-eko probintzia (Portugal).

Geografia

Ourenseko probintzia Galizian

Miño ibaiak probintzia zeharkatzen du ipar-ekialdetik hego-mendebaldera.

Mendiei dagokienez, Galizia-Leongo mendigunea osatzen duten Pena Trevinca (2.127 m, Galizia osoko garaiena) eta Cabeza de Manzaneda (1.781 m) dira altuenak. Hauen ondoren, San Mamede (1.615 m), O Turrieiro (1.610 m) eta Montouto (1.541 m) ditugu.

Udalerri nagusiak

Sakontzeko, irakurri: «Ourenseko udalerrien zerrenda»
Udalerri nagusiak (2008)
Posizioa Udalerria Biztanleria
Ourense 107.057
Verín 14.237
O Barco de Valdeorras 14.040
O Carballiño 13.983
Xinzo de Limia 10.033
Barbadás 8.890
Ribadavia 6.491
Celanova 6.075
O Pereiro de Aguiar 6.049
10ª Allariz 5.690

Eskualdeak

A Baixa Limia | A Limia | Allariz-Maceda | O Carballiño | Ourense | O Ribeiro | Terra de Caldelas | Terra de Celanova | Terra de Trives | Valdeorras | Verin | Viana.

Hedabideak

Ourensetar ezagunak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ourenseko probintzia Aldatu lotura Wikidatan