Ousmane Dembélé

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ousmane Dembélé
Ousmane Dembélé 2018.jpg
(2018)
Bizitza
Izen osoa Masour Ousmane Dembélé
Jaiotza Vernon1997ko maiatzaren 15a (23 urte)
Herrialdea  Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg France national under-17 football team2013 / 201484
Flag of None.svg France national under-18 football team2014 / 201550
Flag of None.svg France national under-19 football team2015 / 31
Flag of None.svg Stade rennais football club2015 / 20162612
Flag of None.svg France national under-21 football team2016 / 40
Flag of None.svg Frantziako futbol selekzio nazionala2016 / 212
Flag of None.svg Borussia Dortmund2016ko uztailaren 1a / 2017ko abuztuaren 24a326
600px Blue HEX-00529F Gold HEX-FFDF1A White Purple HEX-A2214B Red HEX-E1393D.svg Bartzelona Futbol Kluba2017ko abuztuaren 25a / 5112
 
Posizio edo espezialitatea aurrelaria
Kirol zenbakia 11
Pisua 61 kilogramo
Altuera 179 zentimetro
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa

Twitter: Dembouz FIFA: 398680 UEFA: 250066886 Edit the value on Wikidata

Mansour Ousmane Dembélé (Vernon (Eure), Frantzia, 1997ko maiatzaren 15a) futbol munduan Dembélé soilik bezala ezaguna, Bartzelona Futbol Klubean eskuin edo ezker hegaleko gisa jokatzen futbol jokalari frantziarra da.

Gainera, Frantziako selekzio nazionalarekin jokatzen du 2016tik, eta berarekin 2018ko Errusiako Munduko Txapelketa irabazi zuen.

Bizitza pribatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere aita Malikoa da, eta bere amak bere ama frantziarra. Halere, amak Mauritaniako eta Senegalgo nazionalitatea ere baditu bere jatorriarengatik. Islam erlijioa praktikatzen du.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Stade Rennais[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere ibilbidea Évreux eta Rennes taldeetako harrobian hasi zen, 2010ean batetik bestera igaroz. 2014-2015 denboraldian Renneseko bigarren taldera iritsi zen eta denboraldi horretan 22 partidu jokatu eta 13 gol sartu zituen. Hurrengo denboraldian, lehen taldearekin Ligue 1 txapelketan debuta egin zuen, eta 26 partidutan 12 gol sartu zituen.

Borussia Dortmund[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantzian egin zuen denboraldi onak 2016ko udan Borussia Dortmund taldeak bera fitxatzea eragin zuen. Talde alemaniarrak 15 milioi euro ordaindu zituen. Han denboraldi bakarra igaro zuen Espainiako ligara joan aurretik.

Txapelketa guztien artean 50 partidu jokatu zituen, eta 10 gol sartu; "dribling" ederrak eta asistentzia politak ere erakutsiz (22). Denboraldian zehar bere maila hobetuz joan zen, Thomas Tuchelek zuzenduta taldeko jokalari onena eta denboraldi horretako Bundesligako jokalari onenetarikoa bihurtu arte.

Bartzelona Futbol Kluba[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017ko udan, Neymarren hutsunearen aurrean Bartzelonak fitxatu zuen eta laugarren denboraldia du han. Denera 130 milioi euro ordaindu zituen talde kataluniarrak, momentu hartan bere historiako fitxaketa garestiena bihurtu zelarik. 5 urteko kontratua sinatu zuen.

Dembélé Bartzelonarekin partidu batean.

2017-2018[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengoan zailtasun batzuk izan zituen. Halere, denboraldiaren bukaeran zifrak pixka bat txukundu zituen. Min hartuta egotearen ondorioz ere hainbat partidu galdu zituen, denera 24 partidu besterik ez zituen jokatu. Haietan 4 gol sartu zituen, eta 9 asistentzia banatu.

2018-2019[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarrenean berriz, bere bertsio onena azaldu zuen. Lesioek errespetatu egin zuten, eta 42 partidu jokatzera heldu zen. Aurreko denboraldiko zifrak asko hobetu zituen, 14 gol sartuz. Halere, klubarekin arazoak izan zituen; izan ere, entrenamendu batera berandu heltzeagatik 100.000 euroko zigorra jarri zioten, eta honek polemika sortu zuen.

2019-2020[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hurrengo denboraldia berriz, bere ibilbide profesionaleko okerrena izan zen, lesioek berriz ere ez baitzioten 9 partidu besterik jokatzen utzi. 492 minutu bakarrik jokatu zituen, gol bat sartuz.

Estadistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021eko urtarrilaren 8an eguneratua.
Kluba Urtea Partida(k) Gola (k) Asistentzia (k)
Rennes 2015-2016 29 12 5
Borussia Dortmund 2016-2017 50 10 22
Bartzelona 2017- 89 24 18

Selekzio nazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016an debutatu zuenetik, eta hainbat azpi-kategoriatan jokatu ondoren, 21 partidu jokatu ditu absulutuarekin, 2 gol sartuz.