Edukira joan

Ovimbundu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Talde etniko infotaulaOvimbundu
Motaetnia
HizkuntzaUmbundu
Geografia
EstatuaAngola

Ovimbundu[1] Angolako talde etnolinguistiko nagusietako bat, umbundu hizkuntza bantuaz mintzo diren herriek osatua. Ovimbundu taldeko herri nagusiak mbalundu, wambo, bieno, sele, ndulu, sambo eta kakonda dira.[2]

Ovimbunduek, gaur egun, Angolako erdialdeko Lur Garaiak eta mendi honen mendebaldeko kostaldea hartzen dute, Huambo, Bié eta Benguela probintziak hartzen dituen eskualdea. XVI. mendean Benguelan portugaldarrak ailegatu arte, biziraupeneko nekazaritzatik, ehizatik eta abeltzaintzatik bizi ziren. Garai batean, jarduera garrantzitsua izan zen karabanen merkataritza Angolako ekialdearen eta Benguelako portugaldarren artean. XX. mendearen hasieran, merkataritza hori kolapsoan sartu zenean eta Portugalgo sistema koloniala zergak ordaintzeko eskatzen hasi zenean,[3][4] ovimbunduak merkaturatzeko produktuen nekazaritzari ekin zioten, batez ere artoan.

Portugaldarrekin izandako lehen gatazkak 1890 inguruan izan ziren, noiz Mbalunduko (Bailundo) ovimbundu erreinua menpean hartu zuten. Beste ovimbundu-erresumek ez zioten bizilagunari lagundu, bereziki Bihéko Erresuma.[5] 1902ko uztailean 770 soldaduko espedizio bat, gehienak afrikarrak eta afrikaner batzuk eta 142 portugaldar erresumak konkistatzera joan ziren.[5] Wambu, Mbalundu, Soque, Civulu, Civanda, Ngalangi, Cipeyo eta Sambuko ovimbundu erresumek 40.000 gudari bildu zituzten aurre egiteko, baina azkenean garaitu egin zituzten europarren nagusitasun teknologikoari esker.[6] Paes Brandão kapitainak, Mutu-ya-Kavela olosoma, ovimbunduen buruzagia, eta 10.000 gudari harrapatu eta hil zituen bere kanpamentuaren aurkako ustekabeko eraso batean.[7] Borrokek 1910era arte jarraitu zuten.

XX. mendean, bereziki 1920ko hamarkadan lortutako Angolaren "benetako okupaziotik" aurrera, ovimbundu gehienak kristautu egin ziren. Zati bat Eliza katolikoan sartu zen,[8] beste bat eliza protestanteetan, bereziki Angolako Kongregazio Ebanjelikoan (IECA), estatubatuar misiolariek sortua eta babestua.[9]

Kristautze horrek, besteak beste, bi ondorio erabakigarri izan zituen. Bata, erdialdeko ordoki osoan herrixka katoliko, protestante eta ez kristau bananduen sorreta. Bestea, alfabetatzearen eta eskolatzearen hedapen esanguratsu samarra, eta portugesaren ezagutza ere lortzeagatik, ovimbunduen artean, batez ere protestanteen artean.[10] Aldi berean, IECA ere arduratu zen umbunduaren garapenaz; horretarako, ortografia-arauak, gramatika bat eta lexiko desberdinak landu zituen, eta hori ekarpen garrantzitsua izan zen ovimbunduen gizarte-identitate globala eratzeko eta finkatzeko.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Berria. Estilo Liburua. .
  2. José Redinha, Etnias e culturas de Angola, Luanda: Instituto de Investigação Científica de Angola, 1975
  3. José Capela, O imposto da palhota e a introdução do modo de produção capitalista nas colónias, Porto: Afrontamento,1977
  4. Gervase Clarence-Smith,The Third Portuguese Empire: A study in economic imperialism, Manchester: Manchester University Press, 1985
  5. a b Catherine Higgs (2012). Chocolate Islands: Cocoa, Slavery, and Colonial Africa. Athens: Ohio University Press, pp. 100. ISBN 978-0-82144-422-1.
  6. Linda Marinda Heywood (2000). Contested Power in Angola, 1840s to the Present. Rochester; Woodbridge: Boydell & Brewer, pp. 29. ISBN 978-1-58046-063-7.
  7. Karl Maier (2007). Angola: promises and lies. Serif, pp. 43. ISBN 978-1-89795-952-7.
  8. Iracema Dulley,’’Deus é feiticeiro: Prática e disputa nas missões católicas em Angola colonial’’, São Paulo: Edições Annablume, 2010
  9. Lawrence Henderson, ‘’Angola: Five Centuries of Conflict’’, Ithaca: Cornell University Press, 1979, ISBN 0-8014-1247-1
  10. John Erni Remick, ‘’American Influence on the Education of the Ovimbundu (the Benguela and Bié Highlands) of Angola, Africa, from 1880-1914’’, tesis doctoral, Oxford/Miami: Miami University, 1976
  • Gladwyn Murray Childs, Umbundu kinship & character: being a description of social structure and individual development of the Ovimbundu of Angola, with observations concerning the bearing on the enterprise of Christian missions of certain phases of the life and culture described´´, Londres: Oxford University Press, 1949,
  • Adrian C. Edwards, The Ovimbundu under two sovereignties: a study of social control and social change among a people of Angola, Londres: Oxford University Press, Londres, 1962
  • Wilfrid Dyson Hambly, The Ovimbundu of Angola, in: Anthropological Series (Field Museum, Chicago), 21/2, pp. 89-362
  • Linda Marinda Heywood, Contested power in Angola, 1840s to the present, Rochester/NY: University of Rochester Press, 2000, ISBN 1-58046-063-1

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]