Edukira joan

Oxima

Wikipedia, Entziklopedia askea

Oxima konposatu organikoen mota bat da, eta zeinen formula orokorra RR'C=NOH da; R erradikal organikoa den, eta R' hidrogenoa edo talde organikoa izan daitekeen. Oxima hidroxilamina aldehido batekin (kasu honetan, aldoxima) edo zetona batekin (kasu honetan, zetoxima) kondentsatzearen emaitza da[1].

Oximen egitura orokorra

Alkenoen lotura bikoitzean bezala, hemen ere cis-trans (Z/E) isomeria dago R eta R' ordezkatzaileak desberdinak direnean.

Oximak solido kristalinoak izan ohi dira. Historikoki, metodo espektroskopikoak agertu aurretik, karbonilo, aldehido eta zetona funtzioak zituzten konposatuak bereizteko eta karakterizatzeko erabili ziren, adibidez, monosakaridoak.

Esan bezala hidroxilamina karbonilo talde batekin erreakzionaraziz prestatzen dira. Nitriloak ere usa daitezke erreaktibo gisa[2].

Oximak hainbat aplikazio dauzkate. Esaterako Nylon 6-aren monomeroa den kaprolaktamaren sintesia ziklohexanona oxima bihurtuz hasten da[3].

Caprolactam Synth

Saliziloxima, bestalde, agente kelatzaile gisa usatzen da[4]. Pradiloxima nerbio-agenteen antidotoa da, adibidez[5].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Oxima. Zientzia eta teknologia hiztegi entziklopedikoa. Elhuyar fundazioa.
  2. Basterretxea, Francisco et als. (1996). Kimika Orokorra. Udako Euskal Unibertsitatea, 658-659 or. ISBN 84-86967-71-6..
  3. (Ingelesez) Ritz, Josef; Fuchs, Hugo; Kieczka, Heinz; Moran, William C.. (2011). «Caprolactam» Ullmann's Encyclopedia of Industrial Chemistry (John Wiley & Sons, Ltd)  doi:10.1002/14356007.a05_031.pub2. ISBN 978-3-527-30673-2. (kontsulta data: 2025-05-12).
  4. Smith, Andrew G; Tasker, Peter A; White, David J. (2003-06-01). «The structures of phenolic oximes and their complexes» Coordination Chemistry Reviews 241 (1): 61–85.  doi:10.1016/S0010-8545(02)00310-7. ISSN 0010-8545. (kontsulta data: 2025-05-12).
  5. Kassa, J.. (2002-01-01). «Review of Oximes in the Antidotal Treatment of Poisoning by Organophosphorus Nerve Agents» Journal of Toxicology: Clinical Toxicology 40 (6): 803–816.  doi:10.1081/CLT-120015840. ISSN 0731-3810. PMID 12475193. (kontsulta data: 2025-05-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]