Oximoron
Oximoron hitza grezieratik dator, ὀξύμωρον, "contradictio in terminis" latinez, euskaraz “eromena”. Berez, jatorrizko hitza oximoron bat da: οξύς (oxýs: ‘zorrotza) eta μωρός (moró: kamutsa’). Figura erretorikoen artean pentsamendu figura bezala sailkatu egiten da. Definizioz zera da: “bi osagai edo zati antitetiko, ustez bateraezinak, edo elkarren kontrako zentzua dutenak elkartzen dituen figura da”.[1] Oximoron baten lehenengo ondorioa absurdoa da eta figura horrek ulertzeko irakurleari lan berezi bat eskatzen zaio. Esaterako “une eternoa” aipatzen badugu, hasieran kontzeptuak absurdoa ematen du baina laster bere zentzu metaforikoa uler daiteke, hau da, une hori, auskalo zergatik intentsitate bereziaz bizi izan dugula. Beraz, oximoron antitesi mota da.
Oso errekurtso zaharra da eta, adibidez, Heraklitok sarritan erabiltzen zuen. Oso ohikoa da poesia mistikoan zein maitasunezkoan. Oximoron ere baliabide ironikoa edo umoretsua izan daiteke. Xabier Altzibarrek George Orwellen adibide bat jaso du: “Abere guztiak berdinak dira, baina batzuk beste batzuk baino berdinagoak”. Hona hemen Joan Mari Irigoienen adibide bat:[2]
- Zirkuluaren koadratuari
- ustekabeko irtenbidea emanez,
- asmatu berri dute, Iruñean,
- txorizo karratua:
- asmatu berri dute, Iruñean,
- ustekabeko irtenbidea emanez,
- Zirkuluaren koadratuari
Adibide batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|
« | El Pensamiento Navarro egunkariaren izena oximoron baten adibide argia da. | » |
—Pío Barojak, ustez, Iruñeko egunkari tradizionalista baten izenarekin jolasean botatako esaldia. |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Xabier Altzibar, 616.or.
- ↑ Letra txikiaz bada ere. Donostia: Elkar, 2002. 202.or.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskaltzaindia: Literatura terminoen hiztegia. Bilbo: 2008. 616-617.or. Xabier Altzibarren artikulua.
- Angelo Marchese eta Joaquín Forradellas: Diccionario de retórica, crítica y terminología literaria. Bartzelona: Ariel, 1982. 304.or.