Oxitozina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Oxitozina

Oxitozina basopresinarekin batera neurohipofisiak jariatutako hormona da. Hipotalamoan kokatzen diren gorputz neuronaletan ekoiztu eta besikuletan barneratuta axoiaren bukaeraraino garraiatzen den peptido txikia da. Axoiaren bukaera neurohipofisiraino heltzen da eta bertan exozitosiz askatzen da. Oxitozinaren formula kimikoa, C43H66N12O12S2.

Hormona peptidikoa da, 9 aminoazidoz osatua.

Hormona honen funtzioak anitzak dira:

  • Erditu ondoren bularretara esne garraioa aktibatzen du. Oxitozinak albeoloetako zelula mioepitelialen uzkurketa eragiten du, eta era horretan esne guruinen barne presioa areagotzen du titimuturreraino esnearen garraioa erraztuz. Prolaktinaren kasuan bezala, titimuturraren xurgapenak, oxitozina jariaketa areagotzen du.
  • Bere jarduerak garunean ere eragin nabarmena du. Jakina da orgasmoekin batera ar eta emeengan oxitozina askatzen dela (umetokiaren uzkurketek espermatozoideen mugimendua errazten dute), eta baita maitemintze prozesuan ere (amodioaren hormona deitu izan zaio). Era berean, animaliengan ama-senaren garapenean ere parte hartzen duela baieztatu da .[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Kendrick K. M. The Neurobiology of Social Bonds.