Edukira joan

Oxonio ioi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hidronioa

Kimikan oxonio ioi esan dakieke bi katioi-mota desberdinei[1].

Batetik, H3O+ formula duen katioi monobalenteaari, uraren protonaziotik sortzen denari, esaten zaio. Ur puruan eta ur-disoluzio guztietan aurkitzen da. Honi hidronio ere esaten zaio.

Bestetik, oxonio katioiaren hidrogeno-atomo bat edo biak erradikalez ordezkatzean lortutako konposatu organikoei esaten zaie. R3O+ gisa adierazten da. Adibidez. metiloxonioa, (CH3)H2O+. Oxigenoaren ordezkatziale guztiak alkiloak direnean alkiloxonio esaten zaie.

Oxoniio katioia

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Oxonio. Zientzia eta teknologia hiztegi entziklopedikoa. Elhuyar fundazioa.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kimika Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.