Ozpinetako

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ozpin-luzokerrak (aurrean) eta tipula ozpinkiak (atzean).
Ibarrako piper ozpinkia.

Ozpinetakoak[1] edo ozpinkiak[2], gatzun edo ozpinez ondutako janaria da, luzaro kontserbatzeko egina eta zapore bereizgarria ematen dionez sukaldaritzan preziatua. Maiz, ekintza antibakterioa duten ongarriak gehitzen dira, hala nola baratxuria, ziape haziak, iltzea edo kanela. Ia janari gehienak izan daitezke ozpinki: barazkiak (adibidez Ibarrako piperrak, olibak), frutak (umeboshi), haragiak, arraina, esnekiak edo arrautzak.

Janaria ozpinetan edo garzunetan murgildu ondoren, hartziduraren ondorioz soluzioa azidotu egiten da, eta elikagaia ondo kontserbatzen da. Batzuetan, organismo ez kaltegarri batez lagundurik ontzen dira (adibidez, Leuconostoc mesenteroides), honetan beren kontserbazioa lortzeko PHa jaitsi eta azidotasun edo garraztasuna areagotzen da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ozpinkiak, seguruenik, antzinako Mesopotamian sortu zen, K.a. 2400 inguruan[3][4]. Froga arkeologikoak daude luzoker ozpinetakoak erabili izana Tigris haranean K.a. 2030ean[5]. Barazki ozpinetakoak Ekialde Hurbilean garatzen jarraitu zuten, Magreb, Sizilia eta Espainiara hedatu aurretik. Espainiatik Ameriketara hedatu ziren[6].

Ozpinetakoak kontserbatzeko modu bat ziren, janaria sasoiz kanpo mantentzeko eta bidaia luzeetan eramateko, batez ere itsasoz. Txerriki eta txahalki gazitua oinarrizko elikagaiak ziren marinelentzat lurrun-makinen garaia baino lehen. Prozesua elikagaiak kontserbatzeko asmatu bazen ere, oraindik ere ozpinetakoak prestatu eta jaten dira, jendeak zaporeaz gozatzen duelako. Ozpinetakoak elikagaien nutrizio-balioa ere hobetu dezake, bakterioek sortutako B bitamina gehituz.

Prozesua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezetasun nahikoa badu, barazki-lehengaia gatzunetan sar daiteke, zeina likidoari gatza gehituz lortzen den (20–40 gramo litroko). Adibidez, xukruta eta kimchi korearra, biak barazkiak gazituz prestatzen dira. Barazkiak gatzunetan sartzeak deshidratazioa eragiten du, landare-zelulen barrualdetik ura osmotikoki erauzten delako. Azido laktikoaren bakterioak eragindako hartzidura naturaleko prozesuak, giro-tenperaturan, azido laktikoa sortze du, ingurunea azidotuz.

Benetako ozpinetakoak egiteko, barazkiak zuzenean ozpinetan murgiltzen dira. Ozpinetakoa ontziratzeko unean, ez da beharrezkoa janaria esterilizatzea, azidotasun baldintzek, gatz kontzentrazio handiak eta barazkiaren deshidratazioak edozein patogeno garatzea eragozten baitu. Bestalde, disoluzioaren azidotasunak edo gazitasunak, hartzidura-tenperaturak eta prozesuan zehar oxigenoa baztertzeak produktuaren zaporea definituko dute, mikroorganismo batzuk beste batzuen aldean duten nagusitasunaren arabera.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ozpinetako, Elikagaien hiztegia, 2015, Euskalterm (noiz kontsultatua: 2023-03-12)
  2. Ozpinki, Zehazki hiztegia (noiz kontsultatua: 2023-3-12)
  3. Trivedi-Grenier, Leena. (2019-07-26). A world tour of pickles in the Bay Area and how to make them. (Noiz kontsultatua: 2022-11-12).
  4. (Ingelesez) Pruitt, Sarah. (8-8-2019). The Juicy 4,000-Year History of Pickles. .
  5. (Ingelesez) Avey, Tori. History in a Jar: The Story of Pickles. (Noiz kontsultatua: 3-10-2021).
  6. (Ingelesez) Davison, Jan. (15-5-2018). Pickles : A Global History. Londres: Reaktion Books ISBN 978-1-78023-959-0. OCLC .1048925666.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]