Páidí Ó Sé
Itxura
Páidí Ó Sé | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ceann Trá, 1955eko maiatzaren 16a |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Lehen hizkuntza | Irlandako gaelera |
Heriotza | 2012ko abenduaren 15a (57 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Hezkuntza | |
Heziketa | St. Brendan's College, Killarney (en) St. Michael's College, Listowel (en) |
Hizkuntzak | Irlandako gaelera |
Jarduerak | |
Jarduerak | Gaelic football player (en) eta enpresaburua |
Jasotako sariak | ikusi
|
paidiose.com |
Páidí Ó Sé (1955eko maiatzaren 16a, Ceann Trá, Dingle penintsula, Kerryko konderria – 2012ko abenduaren 15a, Ceann Trá, Dingle penintsula) irlandar futbol gaeliko jokalari eta entrenatzaile bat izan zen, bere ibilbidean zehar bere jaioterriko Kerry konderriko taldearekin lortutako txapelketei esker kirol horretako kondaira bilakatu zelarik. Ama hizkuntza irlandera zuen.
Bere udalerriko An Ghaeltacht taldean jokatu zuen, baita 1975-1987 urteen artean Kerry GAA taldearekin ere. Azken honekin eta bere lidergopean All-Ireland Football Championship 8 txapelketa irabazi zituzten, Irlanda osoan sekulako ospea bereganatu zuelarik. Bere hilobak diren Darragh, Tomás eta Marc Ó Sé ere futbol gaeliko jokalari nabarmenak dira.