Pál Maléter

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pál Maléter

Hungariako defentsa ministroa

1956ko azaroaren 3a - 1956ko azaroaren 4a
Károly Janza (en) Itzuli - Ferenc Münnich (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaPrešov1917ko irailaren 4a
Herrialdea Hungaria
Lehen hizkuntzahungariera
HeriotzaBudapest1958ko ekainaren 16a (40 urte)
Hobiratze lekuaPlot 301, New Public Cemetery (en) Itzuli
New Public Cemetery, Budapest (en) Itzuli
Heriotza moduaheriotza zigorra: urkatzea
Hezkuntza
HeziketaPragako Unibertsitate Karolina : medikuntza
Eötvös Loránd University (en) Itzuli
(1938 - : medikuntza
Ludovica Military Academy (en) Itzuli
(1940 -
Hizkuntzakhungariera
Jarduerak
Jarduerakofizierra eta politikaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraRoyal Hungarian Army (en) Itzuli
Graduamaior jeneral
colonel general (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
1956ko Hungariako Iraultza
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa
Alderdi politikoa Hungariako Alderdi Komunista
Hungariako Langile Alderdi Sozialista

Find a Grave: 17032466 Edit the value on Wikidata

Pál Maléter (Eperjes, 1917ko irailaren 4a - Budapest, 1958ko ekainaren 16a) hungariar militarra izan zen. 1956ko Hungariako Iraultzako buru militarra izan zen.

Pragako Unibertsitatean medikuntza ikasi zuen eta Budapestera itzuli ondoren Akademia militarrean sartu zen. Bigarren Mundu Gerran Ekialdeko frontean Ardatzaren alde borrokatu zuen Armada Gorriak harrapatu zuen arte. Orduan komunista bihurtu zen eta sabotajeetan espezializatu zen eta alemanen aurka borrokatu zen.

1956an koronela zen eta dibisio korazatu bat zuzentzen zuen Hungariako iraultza zanpatzeko agindu ziotenean. Matxinatuekin harremanetan jarri zenean, haiekin bat egitea erabaki zuen, zapaldu beharrean. Gobernu berriak jeneral izendatu zuen, eta urriaren 29an Defentsa ministro. Azaroaren 3an sobietarrekin negoziatzera joan zen, baina hauek atxilotu egin zuten.

1958ko ekainaren 16an Budapesteko espetxe batean exekutatu zuten Imre Nagy eta beste matxino batzuekin batera. 1989ko ekainean ohorez birlurperatu zuten.