Pánuco ibaia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pánuco ibaia
Rio panuco.JPG
Datu orokorrak
Luzera510 km
Geografia
Koordenatuak22°16′N 97°47′W / 22.27°N 97.78°W / 22.27; -97.7822°16′N 97°47′W / 22.27°N 97.78°W / 22.27; -97.78
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera86.500 km²
Ur-emaria481 m³/s
BokaleaMexikoko golkoa

Pánuco ibaia Mexikoko golkoko isurialdean dagoen Mexikoko ibaia da, Mexikoko goi-ordokian sortzen dena eta Tula-Moctezuma-Pánuco izenez ezagutzen den sistema hidrologikoaren parte dena. Pánuco da bere beheko ibilguan jasotzen duen izena, Veracruzetik aurrera. Azkenean Tampico hiritik gertu itsasoratzen da. Herrialdeko ibai handienetako bat da eta ibaiadar ugariren ura jasotzen du, Tamesí ibaia barne. Pánuco ibaiaren emaria 500.000 l/s-koa da. Gutxi gorabehera 120 km-ko luzera du (nahiz eta sistema osoa, Moctezuma eta Tula ibaiak barne, 510 km-ra iristen den). Bere ibilguaren zati handienean nabigaezina da eta, gainera, Mexikoko arro kutsatuenetako bat da, bere ertzetan egiten den industria eta petrolio jarduera dela eta.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]