Põlvako konderria
Itxura
Põlvako konderria | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
![]() | |||
| |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | ![]() | ||
ISO 3166-2 | EE-64 | ||
Hiriburua | Põlva (en) ![]() | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 58°05′N 27°05′E / 58.08°N 27.08°E | ||
![]() | |||
Azalera | 1.823,34 km² | ||
Mugakideak | Tartu konderria, Valgako konderria, Võruko konderria eta Pskov oblasta | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 24.036 (2023ko urtarrilaren 1a)![]() | ||
Dentsitatea | 13,18 bizt/km² |
Põlvako konderria (estonieraz: Põlva maakond edo Põlvamaa) Estoniako hamabost konderrietako bat da. Konderriko hiriburua Põlva da.
Herrialdearen hego-ekialdean dago eta Tartu, Valgako eta Võruko konderriak ditu. Konderriak Errusiarekin ere partekatzen du muga. Errusiako mugako zati batzuk ez dira oraindik ezein itunek berretsi, eta, horregatik, Põlvako konderriko herri batzuetara (adibidez, Lutepää edo Saatse) errusiar lurraldetik bakarrik sar daitezke.
Konderriko gobernua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun, Estoniako konderri bakoitzak gobernadore (estonieraz: maavanem) bat dauka, gobernu zentralak bost urtetik behin izendatutakoa.
Udalerriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Konderria udalerritan banaturik dago. 3 landa-udalerri (estonieraz: vallad) ditu.[1]
Landa-udalerriak:
- Kanepi (landa-udalerria) (udalerriburua: Kanepi)
- Põlva (landa-udalerria) (udalerriburua: Põlva)
- Räpina (landa-udalerria) (udalerriburua: Räpina)