Pöljäko zeramika

Wikipedia, Entziklopedia askea

Pöljäko zeramika (finlandieraz, Pöljän keramiikka) k.a. 3500. urtean Finlandian sortu zen zeramika mota bat da. Objektuen laginak Ipar Karelian, Ipar Savonian, Kainuun eta Botniako badiako itsasertzean agertu dira batik bat, baina Kymenlaakson, Lappin, Erdialdeko Finlandian eta Hego Savonian ere agertu dira. Pöljäkoa, Kierikkiko zeramika baino gizarte txiroago batek sortu zuela uste dute adituek, aurkitutako ontzi eta objektuak txikiagoak direlako eta apaingarri gutxiago dauzkatelako. Asbestoa eta beste gai batzuk nahastuta egiten zuten zeramika eta Kordeleztatutako zeramika kulturarekin lotura estua zuten [1].

Zeramika mota honi, objektuak aurkitutako herriaren izena eman zioten arkeologoek, Ipar Savoniako Pöljä herriaren izena hain zuzen. Zeramika ekoizpena hobetzen eta gizartea aberasten joan zen heinean, zeramika mota hau Kierikkikoan bilakatu zen [2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]