Pöyrisjärvi (aintzira)

Koordenatuak: 68°43′N 23°50′E / 68.72°N 23.83°E / 68.72; 23.83
Wikipedia, Entziklopedia askea
Pöyrisjärvi aintzira» orritik birbideratua)
Pöyrisjärvi aintzira
Pöyrisjärvi (fi)
Datu orokorrak
Garaiera418,1 m
Motaaintzira eta lake or pond (en) Itzuli
Azalera15,046 km²
Geografia
Map
Koordenatuak68°43′N 23°50′E / 68.72°N 23.83°E / 68.72; 23.83
Estatu burujabe Finlandia
Regional State Administrative AgencyRegional State Administrative Agency for Lapland
Finlandiako eskualdeakLappi
Finlandiako udalerriakEnontekiö
Hidrografia
HustubideaPöyrisjoki ibaia
Arro hidrografikoaKemijoki basin (en) Itzuli

Pöyrisjärvi aintzira, Enontekiö udalerri finlandiarrean dagoen aintzira handi bat da. Hondarrezko duna ikusgarriak ezagunak dira Finlandia osoan, eta aintzira parte den Pöyrisjärvi Eremu Basatiari izena ematen dio. Bertan, laponiako berdantza, bernagorria, luma dotoreko borrokalaria, elur-hontza, eper zuria, istingorra, kaskabeltz handia, kuliska, laponiako kaskabeltza, larre-buztanikara, negu-txirta, okila, txirria, txirritxoa, txoka, txonta, urrezko txirria, urretxindor abeslaria, zapelatza eta zerra dotorea bezalako hegaztiak aurki daitezke [1].

Ur-hegazti espezieen artean, basahateak, herrialdeko euro bateko txanponetan agertzen diren beltxargak eta antzara ospetsuez gain, ahatebeltzak dira nagusi.

Landareei dagokienez, bioletak, udazken garaian harrotasunez gailentzen diren azeri-mahatsak eta ahabia gorriak bezalako lore-espezieak dira aintzirako duna ospetsuetan nagusi.

Aintzira inguruan aurkitzen diren animalia ugaztunen multzoa azeri artikoen kopuru urriak, hartz arreak, ipar-katamotzak, jatunak eta otsoak osatzen dute. Bestalde, harrapari txikiak bisoi amerikarrak, erbinude zuriak eta lursaguak dira esaterako [1].

Aintzira handia denez, hainbat uharte ditu, ezagunena Turvekammi izenekoa da. Oso ezaguna da arrantza munduan; izan ere, bertan, laponiako amuarrain artiko eta amuarrain marroi handienak arrantzatzera uda partean etorri ohi diren arrantzaleen kopurua handia da. Ura, aintziran jaiotzen den Pöyrisjoki ibaiak garraiatzen du Bothniako Golkoraino.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]