P. V. Narasimha Rao

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
P. V. Narasimha Rao
P V Narasimha Rao.png
Indiako Defentsako ministro

1993-03-06 - 1996-05-16
Kanpo Arazoetako ministro

1992-03-31 - 1994-01-18
Indiako lehen ministro

1991-06-21 - 1996-05-16
Chandra Shekhar Itzuli - Atal Bihari Vajpayee
Kanpo Arazoetako ministro

1988-06-25 - 1989-12-02
Indiako Barne Arazoetako ministro

1986-03-12 - 1986-05-12
Defentsa ministroa

1984-12-31 - 1985-09-25
Indiako Barne Arazoetako ministro

1984-07-19 - 1984-12-31
Kanpo Arazoetako ministro

1980-01-14 - 1984-07-19
Chief Minister of Andhra Pradesh Itzuli

1971 - 1973
Kasu Brahmananda Reddy Itzuli - Jalagam Vengala Rao Itzuli
Member of the Andhra Pradesh Legislative Assembly Itzuli

1957 - 1977
Barrutia: Manthani Vidhan Sabha constituency Itzuli
Member of the 11th Lok Sabha Itzuli


Barrutia: Berhampur Lok Sabha constituency Itzuli
Member of the 9th Lok Sabha Itzuli


Barrutia: Ramtek Lok Sabha constituency Itzuli
Member of the 10th Lok Sabha Itzuli


Barrutia: Nandyal Lok Sabha constituency Itzuli
Member of the 8th Lok Sabha Itzuli


Barrutia: Ramtek Lok Sabha constituency Itzuli
Bizitza
Jaiotza Karimnagar Itzuli1921eko ekainaren  28a
Herrialdea  India
Britainiar Raj
Lehen hizkuntza Telugua
Heriotza Delhi2004ko abenduaren  23a (83 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Osmania University Itzuli
North Eastern Hill University Itzuli
University of Mumbai Itzuli
Rashtrasant Tukadoji Maharaj Nagpur University Itzuli
Fergusson College Itzuli
Hizkuntzak hindia
ingelesa
marathera
oriya
sanskritoa
kannada
Tamilera
Urdua
gujaratera
frantsesa
arabiera
gaztelania
alemana
persiera
Telugua
Jarduerak
Jarduerak politikaria, eleberrigilea, freedom fighterra Itzuli eta poeta
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa hinduismoa
Alderdi politikoa Indiako Kongresu Nazionala

Pamulaparti Venkata "Narasimha Rao", teluguz పాములపర్తి వెంకట నరసింహారావు (Hyderabad, Andhra Pradesh, Britainiar Raja, 1921eko ekainaren 28a - New Delhi, India, 2004ko abenduaren 23a) indiar politikaria izan zen. Indiako bederatzigarren gobernuburua (1991-1996).

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hyderabad, Mumbai eta Nagpurreko unibertsitateetan egin zituen ikasketak. Andhra Pradesheko parlamentuko kidea izan zen 1957an, eta zenbait kargu izan zituen estatu horretako gobernuan; buruzagitza, besteak beste, 1971-1973 urte-bitartean. Indira Gandhiren alde egin zuen Kongresuko Alderdiaren barruko taldeen arteko tirabiretan, eta alderdiko idazkari nagusi bihurtu zen 1975ean.

1980an, Indiako Parlamentuko diputatu hautatu zuten. Gobernuaren ministerio nagusietako batzuen arduraduna izan zen: Kanpo Arazoetako ministroa, Barne Arazoetako ministroa eta Defentsa ministroa, besteak beste. Indiako Parlamenturako hauteskunde-kanpainan, Rajiv Gandhiren hilketaren ondoren (1991), Kongresuko Alderdiaren lehendakari izendatu zuten. Kongresuko Alderdiak irabazi zituen hauteskundeak, eta Rao lehen ministro izendatu zuten. Indiako ekonomia-krisiari aurre egitea izan zuen lehen zeregina. Aurreko gobernuetako politika sozialista baztertuta, liberalizazio-plangintzak prestatu zituen sektore pribatua bultzatzeko, esportazioak handitzeko, atzerritar inbertsioak sustatzeko, enpresa publikoetako administrazioa hobetzeko eta beste hainbat helburu lortzeko. Arazo ekonomikoei ez ezik, arazo politiko larriei ere aurre egin behar izan zien. Oposizio-talde nagusiaren gorakada, Bharatiya Janata Alderdiarena, politika-indarkeriaren gorakadarekin batera gertatu zen. 1992ko abenduan, Ayodhyan, militante hinduek XVI. mendeko meskita bat suntsitzeak indarkeria eta krisi nazionala eragin zituen. Punjaben, Jammun eta Kaxmirren, bestalde, arazo handiak izan zituen Indiatik bereiztearen aldeko mugimenduei aurre egiten.

1996ko maiatzeko hauteskundeetan, bere alderdia galtzaile atera ondoren, lehen ministro kargua utzi zuen. Kongresuko Alderdiaren presidentetza ere utzi egin behar izan zuen, ustelkeria-kasu batengatik auzitegira deitua izan ondoren.

Rao bihotzeko krisi baten ondorioz hil zen New Delhin, 2004an; Hyderabaden erraustu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: P. V. Narasimha Rao Aldatu lotura Wikidatan