PBX

PBX (ingelesez Private Branch Exchange) edo gazteleraz Central Privada Automática zuzenki linea tronkalen bidez sare publikora konektatuta dagoen edozein telefono-zentral birtual da, [1] zeina barne deiak, sarrera eta irteera deiak autonomiaz beste zentral telefoniko batzuetara antolatzeko eta bideratzeko gai den. Gailu hau orokorrean instalatuta daukan enpresaren jabetza da, eta ez telefonia operadoreena. Horregatik pribatua dela esaten da.

PBXak sare telefoniko publiko primarioko ramifikazio bezala lan egiten du, beraz, erabiltzaileak ez dira zuzenki linea telefoniko konbentzionalen bitartez komunikatzen, PBXak zuzenean bideratzen du deia norako finalera, PBXa zuzenean RTCra (telefonia-sare publikora) konektatuta dagoelako. Azken honek enrutatuko ditu deiak haien azkenengo norakora arte linea zentralen bitartez. Beste modu batera azalduta, PBXen erabiltzaileak ez daude zentral telefoniko publikora lotuta, jadanik PBXak horrela jokatzen baitu.
PBX eta PABX
[aldatu | aldatu iturburu kodea]PABXa, PBX automatikoari deritzo.
Telefonia hasi zenean, komunikazioa ezartzeko beharrezkoa zen kableak eskuz konektatzea. Sistema hau PMBX (PBX Manual) esaten zitzaien, non beranduago gailu elektromekaniko automatikoekin ordezkatu zituzten eta, azkenik, mikroprozesadore elektronikoen aurrerapenei esker, PMBX hauek guztiak automatizatu egin ziren. Ondorioz, PMBXak ia guztiz desagertu ziren. Horren ondorioz, gaur egun PABX eta PBX terminoak sinonimotzat hartzen dira, jadanik PBX guztiak automatikoak baitira.
PBX (manualak) eraikin komertzialen barruan instalatuta zeuden zentral telefoniko zaharrak ziren, non operadore bat egon behar zen deiak haien artean konektatzeko. Hemendik aurrera, PBX bati erreferentzia egiten zaionean automatikoari egiten zaio erreferentzia, ez da PABX esango.
PBX hauek eraldaketa asko jasan dituzte denbora tarte laburrean: hasieran analogikoak ziren, gero erdidigitalak eta, azkenik, digitalak. Orain PBX IP deiak ere erabiltzen dira, PBX IP batek Interneten protokoloarekin ahotsaren seinaleak maneiatzen ditu eta, beraz, telefonia informatikoaren onurak eskaintzen ditu (CTI). PBX IP bat hardware fisiko bat izan daiteke, edota forma birtualean jardun dezake PBX tradizional edo PBX hibridoen deiak bideratzen software modura. Bertsio birtual honi SOFT PBX deritzo.
Funtzionamendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bulego handietan instalatutako tamaina handiko PBXek telefono dei trafikoa kudeatzen duten gailu fisiko bezala funtzionatzen dute. Gainera, telefono deiak zenbatzen ditu erabilera finantzariorako eta fakturaziorako (telefono konpainiak erabilitako informazioa zentrala programatzeko bateragarria izateko eta bere ingurugiroko telefono-sare primarioen zentralak ezagutzeko). Gaur egun PBXa ordenagailu espezializatu bat da, non erabiltzaileak sarrera eta irteera deiak kontrolatzen dituen. Orokorrean, erabiltzaileak PBXa konektatzen du lotura digital bakar batetik, E1 eta T1 bezalakoak, 2 kable pare erabiliz, 2n hari beharrean, kontratatutako n kanpo lineentzat. Orokorrean, lotura hauek 30 linea eramateko ahalmena dute ahots informazioa gehiegi konprimatu gabe, bidalketa eta harrerak betetzen dituzten informazioa 2 linea degradatu gabe.
Enpresa txiki eta ertainen konexio metodoa telefono enpresaren linea komunak erabiliz ematen da, erabiltzaileak nahi dituen linea kopurua erabiliz, hauek telefono zentralera konektatuta daude, PBX bat izan ahal zen arren, ez du horrela funtzionatzen, zentral pribatu hibrido bezala funtzionatzen du. Hau ematen da sarrera deiaren trafikoa edo irteera deiaren hasiera telefono enpresaren zentral publikoan ematen delako, segur aski zonaldeko beste harpidedunak bezala, PBXarekin lan egingo balute, deien trafikoa zentralitan hasi eta amaituko litzateke. Kasu batzuetan kanpoko sarearekin deiak aldi berean egiteko gaitasuna duen lotura digital bat eta pare bat linea konbentzional erabiltzen dira, hauek helburu desberdinak dituzte, laguntza bezala edo logistika estrategia bezala deiak beste operadoreen lineetatik bidaltzeko tarifa komenigarriagoak eskaintzen dituztenak dei mota konkretu batzuentzat. (Nazioartekoak, telefono mugikorrak eta abar) Adibidea: Enpresa handi bat harpidetu askorekin: E1 lotura estatuko enpresarekin edo enpresa pribatuak erabiltzen duen sare tronkalarekiko autonomia duen PBX bat 30 sarrera linea eta 30 irteera linea dituenak; 6 linea telefono mugikor sarera konektatuta baseetan (terminal finkoak linea konbentzionala simulatzen dutenak) edo gailu espezializatuekin zentralita GSM sarearekin edo SIM txartelarekin konektatzen dutenak lehentasunezko tarifak aprobetxatzeko helburuarekin, mugikorretik mugikorrera deituz; 2 linea nazioarteko deientzat linea konbentzional bezala konektatuta tarifa hobeak dituen beste enpresa batek eskainita.
IP telefono (VoIP) teknologia berriak ahalbidetzen du ahots kommutazioa Internet edo sare informatiko pribatu baten bidez, hau batzuetan PBXaren konexioa Telefonia Lokal Publikoko Sarearekin (RTC) izanik.
Estentsioak linea bakunak izan ohi dira telefono sinpleetara konektatuta, RTC linea baten tentsio eta seinale elektriko antzekoak izanez, horregatik guztiz bateragarriak dira. Beste telefono batzuk PBX markarekin bakarrik erabili ahal dira, bateragarriak izanda bakarrik hauekin. Azken hauek funtzio berezi gehigarriak dituzte display bat bezala eta monitorizatu dezakete linea guztiak edo estentsioak kontrol LEDak erabiliz; horrez gain, PBXa programatu daiteke guztiz modelo batzuetatik. Telefono hauek orokorrean 4 hari behar dituzte haien konexioetan eta estentsio bakunak 2 bakarrik behar dituzte.
Konektatu daiteke PBX baten estentsio bat beste PBX baten kanpoko lineako portu batera, adibidez, alboko bulego batera barne komunikazio dohaina lortzeko. Baina komenigarriena ISDN interfazea erabiltzea da PBX bat baino gehiago interkonektatzeko, barne deiak partekatzeko eta linea tronkalak ere, zentral bakar bat balitz bezala lan egiteko, mini-sare telefoniko bat sortuz. Bankuak eta zenbait sukurtsal dituzten agentziak ezaugarri hauek dituzte eta ahotsa sare lokaletik bidaiatuko du datu paketeetan.
Zenbait RTC estandar existitzen dira, beste PBXekin edo hain arruntak ez diren beste barne telefonoekin.
Sarrera deiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun, sarrera deiak gehien bat bi modu desberdinetara konfiguratzen dira:
Zenbaki bakarreko sarbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskala erdiko PBXetan, erabiltzaileak n linea kontratatzen ditu bere PBXaren sarrera portuetarako. n sarrera horiei zenbaki bakarra jartzen zaie, enpresa barruan n telefono zenbaki ez egoteko asmoz. Adibidez, enpresak zenbaki bakar modura 555000 zenbakia badu. Kanpotik dei bat jasotzen duenean ongietorriko grabazio batek erantzun dezake, luzapen zenbaki bat markatzeko adieraziz, eta horrela deia bezeroak nahi duen sailera zuzenduz. Grabazio sistema automatizatua ez badu, askotan harreragile batek egiten du behar hau.
Sarbide zuzena luzapenetara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kasu honetan enpresak zenbaki berdinarekin hasten diren eta amaiera desberdina duten hainbat linea telefoniko kontratatu ditzake, horrela zuzenean sarrera deia sail bakoitzera bideratzeko. Adibidez, enpresaren zenbaki guztiak 555xxxx zenbakiarekin hasten dira, eta azkeneko 4 zenbakien arabera sail desberdinekin kontaktuan jarri gaitezke. Gainera, sail horren zenbaki zehatza ez badakigu beti deitu dezakegu enpresaren harrerara, kasu gehienetan 0000 terminazioa duena, eta bertatik sail desbetrdinetara zuzendu.
Irteerako deiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oro har sarbide kodigo bat markatzen da, amerikaren kasuan 9 eta Europarako 0. Kodigo hau markatuz ausazko ordenako kanpo-linea libre bat irekitzen da. Markatu ondoren beste markatu tonu bat entzungo da. Lotura digitaleko PBXetan ez da linearik "irekitzen", PBXak beste tonu bat simulatzen du (askotan desberdina lehenengoarengandik desberdintzeko) gero RTCren deien zentralaren prozesadoreari eskari bat bidaltzeko zenbaki baten digitu guztiak markatzen amaitzen dugunerako.
Barne telefono batzuetan, "linea zuzeneko" aukera konfiguratu daiteke, honekin luzapena irekitzearekin bakarrik zuzenean kanpo-linea bateko tonua emango du.
Zenbait telefonotatik, sarbide kodigoa markatuz gain, tekla bat sakatu daiteke ia beti LED adierazgarri batekin, honekin linea espezifiko bat irekiz, 9 edo 0 markatu behar barik.
PBX berrienak eta VoIP bidez lan egiten dutenek ez dute sarbide kodigo bat behar kanpo-dei bat egiteko, automatikoki antzematen baidute digitu gutxi markatzerakoan barne dei bat dela eta digitu gehiago jartzerakoan automatikoki ulertuko dute zenbakia zentralitatik irtengo dela kanpo-linea baten bidez.
Barne deiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Doako deiak dira, enpresa bera telefono zenbaki hauen jabea baida. Erabiltzaileak zuzenean deitu nahi duen sailaren terminazioa markatu dezake, deia kanpoko linea telefonikoetatik pasa barik.
Bulego nazional eta nazioartekoak dituzten enpresa kateek, askotan sail bakoitzeko terminazioaren aurretik sukurtsal bakoitzari atxikitutako zenbaki bat jartzen dute, sukurtsal desberdinetan zenbaki berdina sail desberdinentzako erabili dezaketelako. Horrela bezeroak deitzerakoan saila aukeratu aurretik, hobeen datorkion sukurtsala aukeratzeko.
Etxebizitzetako erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzina sistema hauek jende dirudunen auzoetan erabiltzen ziren, baina gaur egun erabilera asko zabaldu da, abantaila asko baiditu:
- Telefono bakoitzak bere zenbakia edo luzapena du haien artean komunikatzeko.
- Kanpo deiak zein luzapenekin konektatzen diren aukeratu.
- Deia beste luzapen batera zuzendu.
- Komunikazio pribatua.
- Atezain automatikoarekin bateragarria.
- Zenbakiak blokeatu eta deiaren iraupena mugatu.
- Gutxienez bi linea telefoniko zentralarekin konektatzeko edozein telefonotik.
Gaur egun
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gaur egun PBX baten funtzioak betetzen dituzten programak garatzen ari dira software librearen munduan Windows eta Linuxen eskutik. Hauetariko batzuk: Asterisk, FreeSWITCH eta Elastix dira. Sistema hauekin posible da funtzio hau eta gehiago integratzea: komunikazio telefonikoa, Internet, fax, eta abar eskaintzen dituen gailu bakar batean.
Asterisk eta FreeSWITCH-ek guztiz ordezkatu dezakete PBX bat, programa hauek PBX baten funtzio guztiak eta gehiago betetzen baidute, lizentzia kostu gehigarririk gabe. Baina segurtasuna kudeatu behar dute eta oraindik ez dira gai telefonoak duen audio kalitatea lortzeko.
Fax, modemak edo beste komunikazio gailu batzuk PBX batera konektatu daitezke. Orokorrean "extentzio" modura jartzen dira.
PBX IP edo Central telefónica IP bat da, datu sareen bidez audio/bideo komunikazioa eskaintzeko diseinatua den ekipo telefoniko bat. IP sarea erabiltzen dute, naiz eta hau ez horretarako sortu, konpainia asko IP sistema fidagarriagoak mihiztatzen ari dira. Teknologia honek harrera oso ona izan du nazioarteko korporazioetan, ez dutelako erabiltzaile kopuru maximoa ezta erabiltzaileen kokalekuarekin errestrikziorik. Horri esker mundu mailan askatasun asko lortzen dute enpresa hauek. IP PBX batek ematen dituen funtzio gehigarri guzti hauek, PBX tradizional batekin ere lortu daitezke, IP teknologia txertatzen duten moduluak konektatuz. Enpresa handiez gain, gero eta gehiago ikusi ditzakegu PBXak enpresa ertain eta txikietan. Baita etxebizitzetan ere, non behar-beharrezkoak bihurtu diren eguneroko bizitzan.
PBX Birtuala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Konpainia telefoniko batzuk PBX zerbitzu simulatu bat eskaini dezakete haien telefono lineen bitartez. Hau oso erabilgarria da aldi baterako enpresentzat edo asko lekualdatzen diren enpresentzat.
Zerbitzu hau eskaintzen duen konpainia telefonikoak software bidez zonaldeko zentral telefonikoa konfiguratzen du, horrela enpresa horretara heltzen diren lineak PBX bat bezala funtzionatzen dute, ia PBX baten ezaugarri guztiekin. Aipatzekoa da, luzapen bakoitza zerbitzua instalatuta dagoen enpresa eta eskualdeko zentral telefonikoaren artean dagoen kable bikote bananduak dira. Horren ondorioz, eraginkortasuna jaisten da distantzia oso luza bada edo luzapen kopurua handia denean, adibidez, hamar baino gehiago.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Portugesez) Made4IP. (2023-03-02). «URA em PABX Virtual - Entenda o que é» Made4IP (kontsulta data: 2025-11-12).