PEC Zwolle

Wikipedia, Entziklopedia askea
PEC Zwolle
Ezizena(k)Blauwvingers ("Hatz urdinak")
Sorrera1910
Futbol zelaiaIJsseldelta Stadion
edukiera: 12.500 lagun
inaugurazioa: 2009
PresidenteaHerbehereak Adriaan Visser
EntrenatzaileaHerbehereak John Stegeman
LigaEredivisie
2021-2218.a (jeitsi da)
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

PEC Zwolle (izen osoa Prins Hendrik Ende Desespereert Nimmer Combinatie Zwolle), Herbehereetako futbol taldea da, Zwolle hirikoa. Herbehereetako kopa bat irabazi du, 2014koa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea 1910 urtean sortu zen Prins Hendrik Ende Desespereert Nimmer Combinatie (PEC) izenarekin, izan ere Zwolle hiriko Prins Hendrik eta Ende Desespereert Nimmer taldeek bat egitetik eratu baitzen. 1928 urtean Kopako finala jokatu zuen baina Heemstedek 2-0 garaitu zuen. 1955 urtean profesional bihurtu zen. 1969an Zwolsche Boys (1918) taldearekin egin zuen bat eta gaur egungo PEC Zwolle izena hartu zuen.

1977an berriz jokatu zuen Kopako finala, bigarren mailako taldea izanik, eta oraingoan FC Twente izan zuen borrero luzapenean 3 gol sartu zizkiolarik. Bolada onean zegoen ordea eta 1978an lortu zuen lehen mailara iristea eta lehenengo denboraldi horretan lorturiko 8. postua izan da orain arte lortu duen emaitzarik onena.

1982 urtean izena aldatu zuen PEC Zwolle'82 bihurtuz.

1990 urtean porrot egin zuen ekonomikoki eta taldea FC Zwolle izenarekin birsortu zen. Beheko mailetatik hasi behar izan zuen eta hainbat urtetan play-offa jokatu ondoren 2002an lortu zuen lehen mailara itzultzea. Ordutik portu apalak lortu ditu baina 2014 urtean lehenengo titulua eskuratu du, Herbehereetako Kopa, finalean Ajax Amsterdam talde indartsuari 5-1 emaitzaz irabaziz. 2015ean berriz ere finalera iritsi da baina oraingoan ezin izan du irabazi.

2013an aurreko PEC Zwolle izena berreskuratzea erabaki zuen.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herbehereetan: 1[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]