PHP

Wikipedia, Entziklopedia askea
PHP
DiseinatzaileaRasmus Lerdorf
GaratzaileaThe PHP Development Team, Zend Technologies
Agerpena1995ko ekainaren 8a
Kaleratze Egonkorra7.0.12 / 2016ko urriaren 13an
Kaleratze Ezegonkorra7.1.0 Release Candidate 5 / 2016ko urriaren 27an
Programazio lengoaiaC
Sistema EragileaUNIX, Windows
LizentziaPHP lizentzia
Luzapena.php, .phtml, .php3, .php4, .php5, .php7, .phps
Webguneahttps://secure.php.net/

PHP (PHP: Hypertext Preprocessor) interpretatutako programazio lengoaia bat da, batez ere webgune dinamikoak sortzeko erabili ohi dena. Datu-base sistema ugarirekin funtzionatzeko aukera izatea eta sistema eragile gehienetarako eskuragarri izatea dira beronen abantaila nagusiak.[1][2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1994an sortua, Daniar kanadar jatorriko Rasmus Lerdorf gaztearengatik. C programazio lengoaian programaturiko CGIen bitartez bere webgunearen estatistikak jaso eta ikusteko. 1995eko ekainaren 8an argitaratu zuen "Personal Home Page Tools", hau bere Form Interpretea PHP/FI PHPren bigarren bertsioa bezala ezagutzen da.[3]

PHP 3.2.4.3[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Israeldar jatorriko bi programatzaile, Zeev Suraski eta Andi Gutmans 1997an berridatzi zuten analizatzaile sintaktikoa PHP3ren oinarria sortuz, eta gaur egun duen izena ezarriz. 1998an kaleratu zuten ofizialki bertsio hau.

1999an Suraski eta Gutmansek berridatzi zuten berriz kodea, eta Zend Engine (Zend motorea) bezala ezagutzen duguna sortuz. Eta Israelen Zend Technologies enpresa eratuz.

PHP 4[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zend Engine 1.0 teknologiaren menpe 2000. urteko maiatzean kaleratu zen 4. bertsioa. Atera den azkeneko eguneratzea 2006ko azaroan kaleratu zen, PHP 4.4.4. Gaur egun ere PHP 4rentzako segurtasun adabakiak kaleratzen jarraitzen dute.

PHP 5[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertsio hau 2004ko uztailaren 13an atera zen, Zend Engine II erabiliz. Ondorengo hobekuntzak dakartza:

  • Objektuei Zuzenduriko Programazioarentzako hobekuntza nabarmenak
  • Errendimendu hobekuntzak
  • MySQL datu baseekiko komunikazio hobekuntza
  • XML sostengu hobetua (XPath, DOM...)
  • Berezko sostengua SQLitentzeko
  • SOAPentzako sostengu integrala
  • Datu errepikatzailea
  • Errore salbuespenak

PHP 7[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errendimendua hobetzen du azkenengo bertsio honek, 2015eko azaroaren 3an kaleratuta. Gainera funtzioen itzuleraren motak deklaratu daitezke.

Sintaxia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaixo mundua adibidea:

<?php
  echo 'Kaixo Mundua!';
?>

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Julio, Gorka. Software Librea - WEB GUNE DINAMIKOEN GARAPENA: PHP eta MySQL. Asmoz Fundazioa eta Eusko Jaurlaritza.
  2. «Web dinamikoen garapena PHP eta MYSQL erabiliz :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-09).
  3. Rasmus Lerdorf, PHP lengoaiaren sortzailea | Consumer. 2008-08-13 (Noiz kontsultatua: 2022-10-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]