POUM

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Partido Obrero de Unificación Marxista
POUM
Sorrera 1935
Desegitea 1980
Ideologia politikoa sozialismoa, komunismoa, marxismo iraultzailea

Batasun Marxistaren Langile Alderdia (POUM, Partido Obrero de Unificación Marxista gaztelaniaz, Partit Obrer de d'Unificació Marxista katalanez) Espainiako alderdi politiko komunista izan zen, troskismoari lotutakoa. Bere eragin-eremu nagusia Katalunia izan zen, Lleidako probintzia batez ere.

1935ko irailaren 29an sortu zen Bartzelonan Bloc Obrer i Camperol eta Esquerra Comunista alderdien baturarekin. Zuzendarien artean Joaquim Maurín, Andreu Nin, Jordi Arquer i Saltor, Pere Bonet i Cuito, Enric Adroher, Julián Gorkin, Juan Andrade, Albert Masó eta Salvador Clop zeuden.

Sortu zenean, POUMek 8.000 militante eta ia 40.000 jarratzaile zituen.

Bere buruzagirik ezagunena Andreu Nin izan zen eta 1937ko udaberrian Bartzelonan komunisten eta anarkisten artean izandako istiluetan sobietar polizia politikoak atxilotu zuen. Sobietar polizia politikoak errepublikaren eremuan lan egiten zuen ezkutuan, agintari komunistekin elkar hartuta. Madrila eraman eta hil egin zuten, Orlov jeneralaren aginduz. Orlovek Stalinen izenean lan egiten zuen.

Batzorde Exekutiboaren ebazpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

« Kontrairaultzak plan bat du. (...) Azken aldian gertatutakoak plan horretako etapak dira. (...).

Langileak armagabetzea kaleen erdian. Eta atzo arratsaldean, Telefónicaren eraikinaren aurkako eraso handiaren prestaketak. Baina proletarioon erantzuna erabat irmoa izan da. Milaka langile kalera irten dira, armak eskuetan. Eta fabrika, lantegi eta biltegietako ekozpen-lanak gelditu dira. Askatasunaren barrikadak sortu dira berriz hiriko leku guztietan.

 »
POUMeko Batzorde Exekutiboaren ebazpena, 1937ko maiatza

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Politika Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.