Pablo Berger
Pablo Berger | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1963 (60/61 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria, zinema ekoizlea eta film-zuzendaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Pablo Berger Uranga, (Bilbo, Bizkaia, 1963) zinema zuzendaria da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehengusu ditu Urangatar anai-arrebak (Roberto, Iñaki, Izaskun, Edurne, Idoia, Estibaliz eta Amaia).
1988an Mamá film laburra, Álex de la Iglesia zuzendari artistikoa eta Torrebruno eta Ramón Barea aktoreak zituena, zuzendu ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiak beka bat eman zion New York Universityn ikasteko. Doktoretza lortu eta irakasle bihurtu zen NYFA (New York Film Academy) akademian. 2003an Torremolinos 73 filma zuzendu zuen, Javier Cámara, Fernando Tejero eta Candela Peña aktoreak zituena.
2012an Blancanieves filma estreinatu zuen. Zuri-beltzean egindako film luze mutua da, Macarena García eta Maribel Verdú protagonista dituena besteak beste. 2012 urtean Espainia Oskar sarietan ordezkatzeko aukeratua izan zen, nahiz eta azkenean Zinemako Arte eta Zientzien Akademiak ez zuen lehiatzeko izendatu.
2012ko Goya Sarietan 10 sari jaso zituen: film onena, emakumezko aktore (Maribel Verdú) onena, jatorrizko gidoi onena, emakumezko errebelazio aktorea, argazki onena, jatorrizko musika onena, makillaje onena, jatorrizko kanta onena, jantzien diseinu onena eta zuzendaritza artistiko onenaren sariak hain zuzen ere.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mamá (1988)
- Torremolinos 73 (2003)
- Blancanieves (2012)
- Abracadabra (2017)
- Robot Dreams (2023)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |